Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gidoigintza iz gidoiak ontzeko jarduera.
Handik bi astera Madrilgo zinema-eskola onenerako hautaprobak egingo zituen gidoigintza ikasteko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 135. orr.
Telebistarako gidoigintzan aritu diren lagunen eskarmentuak adierazten zidan, bizibiderako behar ez banuen behintzat, hobe nuela hortik urruti ibili. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.
Aktore laneko esperientzia guztia jarri dut lan honetan, eta baita dramaturgia edo gidoigintzakoa ere. Berria - Kultura 2004-03-09