Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gibelka adlag atzeraka.

Espainolak hurbiltzen ari ziren, eta eskualde hartan kokatu armada errepublikarra gibelka ari zen, ezinbertzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Europa gibelka abiatua da, Frantzia eta Herri beheretako erreferendumetan eza nagusituz geroztik.  Herria   2005-10-13

Ezustean harrapatua, gibelka egin behar izan nuen, Ximurrak eta Kristinak hautatutako bidegurutzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Ni -urrats bat gibelka, Ttipik emandako paperean leitu nuen berriz- Amagoia Mendigatxaren bila nenbilen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Andre dena Mariaren litaniak kantatzen dituzte, baina gibelka bezala, azken agurretik hasirik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

Europa gibelka ari.  Herria   2005-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

europa gibelka (3); gibelka ari (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus