Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gibeleratu, gibelera(tu), gibeleratzen da ad atzeratu, gibelatu.
Begoñak badaki Fernan nahita gibeleratu dela, bera bakarrik ez uzteagatik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 63. orr.
Gibeleratu da, behaztopa egin du, ihesari eman dio. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.
Amak eta biek isiltasun osoan egiten zuten gibeleratzeko bidea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.
Matiasen autobusean joaiten ziren neska batzuk Donibanera, gibeleratekoan zaretraka arroltzeak ekarriz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.