Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gibelatu (ETCn 1.042 agerraldi), gibela, gibelatzen 1 da/du ad atzeratu. ik gibeleratu.

Gizonak baso arnoa eman zion eta urrats zenbaitez gibelatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Eta behin erabakia hartuz gero, aita ez zen, ez, gibelatuko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.

Bidaia gibelatu denez, egitura dagoen bezala eta erabat zehazteke aurkeztea deliberatu dute partaideek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Euskal presoen alderako manifestaldia zortzi egunez gibelatua da.  Herria   2004-03-18

Akordioa zenbait hilabetez gibelatzen bada, gizarte segurantzaren zorraren apaltzea ere gibelatuko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Ordulariak beharko ditugu ordu batez gibelatu.  Herria   2003-10-23

Zerk gibelatzen gaitu ETA gabeko Euskal Herri baten itxuratzetik?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

Gisa berean gibelatu dute Irlandaren eta Eskosiaren artean egin beharra zen rugbia partida.  Herria   2001-03-08

Akizeko haurren epaileak apirilaren 16a arte gibelatu du Iñaki Esparzaren alaba noren esku utzi erabakiko duen auzia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Eta honetan gibelaturik egoteak esan nahi du beste gauza askotan ere atzeraturik egongo garela euskaldunak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 156. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

50 miliar dolar dute, doi-doia emaiten orain artean herri gibelatu gaixoen alde.  Herria   2003-04-10

Chavezek aldiz hobeki menean dauzka karrika pobre eta gibelatuetako jendeak.  Herria   2003-12-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batez gibelatu (7); batez gibelatu beharko (3); ere gibelatu (5); eta gibelatu (4); gibelatu behar (4); gibelatu beharko (5); gibelatu du (4); gibelatu zuten (5); gibelatua da (3); gibelatua izan (11); gibelatua izan da (5); gibelatua izan zen (5); gibelatzen ari (6); gibelatzen ari da (3); oren batez gibelatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus