Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gibelarazi, gibelaraz, gibelarazten du ad gibelatzera behartu.
Azpiko palanka tikiari eraginez, jarlekua gibelarazi zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Gauzak eginen direla behar den bezala, bertze sasoina etorriko dela bere denboran; gizonak ez du ez gibelaraziko ez eta aintzinaraziko. Herria 2003-03-13
Eta haren azal beltzari so egiten nion eta azal hark ez ninduen gibelarazten, baina gero eta gehiago erakartzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 604. orr.
Apezpikuak dogma teologiko-politikoa finkatu zuen: geroko gertakizunak aitzindu nahiz eta beraz gibelarazteko, teoria asmatu zuen mugimendua geldiarazteko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
gibelarazi nahi (3)