Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gibel2 iz sabelean dagoen erraia, behazuna dariona eta odoleko zenbait gaietan aldakuntza garrantzizkoak eragiten dituena.

Gibelari behazuna bezalaxe dario garunari pentsamendua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Gizakiaren sabeleko errairik haundiena eta ilunena baita gibela; eta bihotzak ez bezala, gure gorputzeko humoreen gozotasuna edo garraztasuna abudo adierazten duena, gainera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Ez da beraz, batere harritzeko, amodio atseginak ala atsekabeak adierazteko, gure arbasoek gibela aukeratu izana.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Etsaiaren gibela jateko ohitura ere bazen herri askotan, haren indar ezkutuen jabe egitearren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Urdaila gaixotasun luze batengatik hondatua zuen eta gibelak ere huts egiten zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Honek gibela erreta dauka, ardoak iragana da erabat, anisetan patxaran aleak bezala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.

Osasuna oharkabean hondatzen ari zitzaion gibeleko minak begiak erretzen zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.

Azkeneko urteetan, gibeleko gaitza sortu zitzaion agureari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Gibeleko zelulei eragiten dien birus batek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Gibeleko minbizia, metastasikoa, laugarren fasean... hura orain dela bost urte, eguberritan, gibeletik hil zuan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 82. orr.

Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Eta bat-biko azkarra gibelean, batez ere sabelean, ezker-eskuma andana."Hire gibela, pate egiteko izanen huke ederra" Roke Zabalak bere semeari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Bakailao gibeleko olioa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Quenu txerri gibelak xehatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Urdaiz beteriko txahalkia, gibel patea eta erbi patea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Ardi gasna puska batez lagunduriko antzara-gibel xerra batez asetzen nintzela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Gibelezko odolkia eta ogi lehorra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

2 (patxadaren irudi gisa).

Harrapatzen dute doixtarrek eta "Irish abertzaleak gara" esaten du inglandarrak lasai, edo "Neuk akabatuko dut telegrafista aliatuzale hori!", egundoko gibela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

Aitaren barrabilak norainokoak ziren jakin zuen Joseluk, eta baita gibela ere, eta eskuzabaltasuna.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

· -Bihar Pepponek edo haren sokako norbaitek mezatara etortzeko gibelak badauzka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 75. orr.

3 ahate gibel

Aintzinako ahate-gibel piko idorrez gozatu haien kopia txarrak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

Ezti-ontziak, arrautzak, antzara- eta ahate-gibelak, oilaskoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

4 antzara gibel

Denak eremu hertsian kokatzen ginen, ahatekiak eta antzara-gibelak paper finean troxaturik, gure bildotsak barne.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Baraualdian nengoenez ardi gasna puska batez lagunduriko antzara-gibel xerra batez asetzen nintzela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

5 gibel-handi (orobat gibelandi eta gibelaundi) izond gauzak patxada gehiegirekin hartzen dituena.

Alegia, lasai samarra dela, gibelaundia ez esatearren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Haietako batzuk, esan ohi denez, gibel-handiak ziren, hau da, ezer egingo badute ostikoka altxarazi behar izaten diren horietakoak. artaburuak, alferrontziak edo gibel-handiak esaten zaien gizon horietakoa zela. Teknikari gibelaundia kolkotik heldu eta etxeraino ekarri dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Baina Sinbad gibelandiak ez zuen presarik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.

Itsasoaren ur-bazter guztietan egon dira eta daude errege gibel-handiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

6 gibel-min (corpusean gibelmin soilik)

Txokok ahoa ireki eta, odolarekin nahas, gibelmina aurtiki zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

7 gibel ore

Eguerdiko hamabietan gibel-orezko ogitartekoak jatea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahate gibel (6); ahate gibela (3); bihotza eta gibela (7); gantza eta gibela (5); gibel gizen (3); gibela estaltzen (10), gibela estaltzen duena (6); gibela eta bihotza (4); gibeleko arazoak (3); gibeleko gaitzak jota (3); gibeleko minbizia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus