Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
GIBdun iz Giza immuno-eskasiaren birusa duen pertsona.
Lan munduan murgiltzeko, esaterako, arazoak dituzte GIBdun askok. Berria - Harian 2005-11-30
Nafarroan GIBdunak Nafarroako Hiesaren Aurkako Batzordean eta Sare elkartean batzen dira. Berria - Harian 2005-11-30
GIBdunentzat eguneroko ogia dira birusak eragiten dituen arazoak. Berria - Harian 2005-11-30
Gero eta emakume GIBdun gehiago dagoela azaldu du Gabriel Inclanek. Berria - Euskal Herria 2004-11-30
GIB eta hiesdun askok. Berria - Harian 2005-11-30