Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ghetto (ETCn 1.219 agerraldi; orobat gheto ETCn 12 agerraldi) 1 iz Europako zenbait hiritan, juduak bizi behar zuten auzoa.

Pragako ghettoa duk.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 225. orr.

Veneziako iparraldean, judutarren ghettotik nahiko hurbil.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 118. orr.

Herri hau eraiki genuen eta gero, atzerritar askori, Europako kakari, Poloniako ghettoetako zaborrari, ez diogu inolako trabarik jarri hona etortzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Ghettoko judu ikaratu bezain gosez makalduak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 138. orr.

Janovski ghettoan hil zutela entzun zuen, 1943 an.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 38. orr.

Ghettoetako jende bera aurkitzen zen ostera ere Manhattan behereko Orchard Street edota Hester Street-eko denda eta arropa lantegietan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

2 bazterkeria guneetan bizi den jende multzoa; bazterkeriako egoera.

Guardia zibilen eta beren familien komunitatea -kuartela- benetako ghettoa zen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 24. orr.

Gay eta lesbianak izanik, bikote hauek ghettoan bizitzeko joera dute?  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Eta eguna ghettoko ostatuetan finitzen zuten, mozkor arrailak, edozein uniformez beztitu bi zangodun karrikan gurutzatzean "putakumeak" leitmotiva ezpaineratuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Gipuzkoan jatorriaren arabera biltzen dituzte umeak eskoletan, ghetto berriak sortuz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Ikastetxe asko ijitoentzat ghetto bilakatzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Euskararekin ghettoak sortu ditugu, konturatu zara honetaz?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 104. orr.

Protesta egitekotan egon nintzen hasiera batean, gizarte-saileko euskarazko ghettotik atera gaitzaten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 31. orr.

3 (hitz elkartuean)

Langile-ghetto bat oihal-fabrika baten inguruan eraikia.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Merkatarien elkarteek «lurraldea basamortu bihurtu eta hiri-ghettoak» sortzeko arriskua dagoela salatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus