Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gezurkeria 1 iz gezurra.
Hark gaizki nahi zidan, eta gezurkeria mordoa zabaltzen zuen bazterretan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 229. orr.
Laster antzematen baitio bere gezurkeriak haizatuz gero, ez duela hasitako txarrean azken onik izango. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.
Arratsalderoko sartu-irtenek ez ote zuten zerikusirik berak uste zuenarekin?; dena bere irudipena eta gezurkeria izan ote zen? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.
2 gezur iruzurtia.
Beste tranpa handi bat, nolabait ere aurrekoarekin erlazionaturik dagoena, post hoc falazia edo gezurkeria da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.