Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armetan arinena da gezia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.
Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.
Gezi baten punta eratuko balute bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.
Geziak bezain azkar ari zen hurbiltzen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.
Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.
Trebeetan trebe nauzue arkua tenkatu eta geziak jaurtitzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.
Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak. Elizen arteko biblia 1 Kro 12,2
Hala nola arranbelariek helmugan ezarri jomugara beren geziak zuzentzen dituzten, eta helarazten, [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.
Balezta batek jaurtiriko geziarena bezalako txistu-hotsa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Zazpigarrenean, emakumea hilik erori zen ontzian, Artemis jainkosaren geziak jota. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.
Geziz josi zuten harresiaren goialdea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.
Ulisesek, alabaina, eztarriaren erdian sartu zion gezia. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.
Gezia non iltzatuko, hantxe lurpera zezatela eskatu zuen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 200. orr.
Zerraldo erori zen, lau gezik zeharkatuta. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 365. orr.
Faramir Jauna gezi gaizto batek zauritu du. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.
Geziz zaurituriko gizon baten sendatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.
Gezi bat zetorkion airea urratzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 142. orr.
Kupidoren geziak badu halako indarrik? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.
Tigreei gezi loeragileak jaurtitzen dizkiete. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 171. orr.
Erlojuaren geziak kolore beltzez pintatutako laurdena erakusten zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.
Koloretako pastillek markatutako erlojuaren gezien ibilbide geza. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.
Gezi batek bidea erakusten dit, eskuin, baina lohian ez dut ibili nahi. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
"A Santiago" hitzen azpian gezi horia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
“Palmondoak" eta gezi bat: "Km 1". Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 93. orr.
UGLDTX idatzi zuen gero eta gezi bat trazatu zuen Oiartzuneraino. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.
Ezinezkoa dirudi hemen gezi horizontalen bidez adieraziriko erlazioak parekatzea aurreko irudian gezi bertikalen bidez irudikaturikoekin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 149. orr.
Egoera-diagrama batean, perpausa sortzeko ezkerreko hasierako puntutik abiatzen gara, bidea jarraituz, eskuinaldeko bukaerako punturaino, betiere gezien norabide berean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.
"Leihoa" zioen leihoxkaren gainera eraman nuen gezia. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 33. orr.
Berriz ere denboraren geziak aurrera egin du, dakien norabide bakarrean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 26. orr.
Etxetxoaren atzealde kristalezkoa ikusten zuen, begietako gezien jomuga. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.
“Aupa" zozoa Axierri bota, zupada luzea Camelari eta gezi berde bi iltzatu dizkio bijilia aurpegia duen Eñauti. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.
Tabernazuloko mihi-gaiztoen geziaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.
Gezi pozoituez hitz egiten zigun. haren aurka bere ezjakintasunaren geziak jaurtirik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.
Imanolen uste politikoak ziren haren gezi dialektikoen helburua. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.
Bere argitasun horrek ez zuen gorde hala ere geure gezietatik, ez zuen salbatu bere galbidetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 22. orr.
Venusen gezien kolpea hartzen duenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.
Eta ez da [idia] sorgortzen, izuaren gezi izoztuetan josia. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.
Haize-arrosako lau gezietatik, geometria analitikoko bi ardatzetara igaro zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.
Dorretik dorrera utzi beharreko tartea ez da izango gezi-tiro batek hartzen duena baino handiagoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.
Gero, bertze tiro eta gezi erauntsi batek makurrarazi zuen betiko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.
Gezi-zaparrada jaurtiki zuten defendatzaileen gainera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.
Gaskoiaren besaburuko gezi-hegala lekuko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.
Tiroka eta gezi-jaurtika uxatu zuten Lapiteagako etxalde batetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
· Maiz, balezta-gezien bidez igortzen zizkiguten, gero, harresien gainetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Katedraleko dorre gezia nagusi dutela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.
Jaunaren garaipen-gezia!, siriarren kontrako garaipen-gezia! Elizen arteko biblia 2 Erg 13,17
Eguzki gezi batek jo zion aurpegiaren erdi-erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.
Argia, argi zaurigarria, argi-gezia, leihotik barrura sartu eta koloreetan hausten zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Lo-gezia jaurtitzea erremedio hobea izango zatekeen! Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.
Herri honetan, behartua naiz berritzera, leihoa ez da leiho; gezi-leiho da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 187. orr.
Goraxeagotik, gezileiho luzexka eta meharretatik, argi-errainu estuak sartzen ziren ziegaren hondoraino. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.
Gezi-leihoetatik zelata eginez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik, eta beren berdetasunarekin eta beren lore txiki soilen konstelazioekin apaintzen dituzte almenak, gezi-leihoak eta matakanak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Bere balezta handia zekarren, eta gezi-ontzia bizkarretik zintzilika. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.
Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia, bere eskupean babestu ninduen; gezi zorrotz ninduen bihurtu eta gezi-ontzian gorde. Elizen arteko biblia Is 49,2
Gordeta zeukan gezi ontzian. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.
Hutsik du, nonalahi ere, geziontzia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 199. orr.
Gezi-ontziak durundi egiten du beraren gainean, lantzak eta azkonak distira; Elizen arteko biblia Jb 39,23
Arkua eta gezi-zorroa eskuan zituela. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.
Patroklesek, aizkora-formako erlojua; Dionisodorok, konoa; Apoloniok, gezi-zorro formakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.
Uhin apartsuetako jainkosa Afroditaren gezi-zorrokoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
arkua eta gezia (3); arkua eta geziak (4); bere gezien (3); beren gezi (3); bihotz geziz (3); da gezi (4); edo gezia (3); edo geziz (3); egunaren gezi (4); ere gezi (3); erlojuaren geziak (3); eta gezi (22); eta gezi bat (3); eta gezia (12); eta geziak (22); eta gezien (7); eta geziz (4); ez egunaren gezi (3); gezi bat (28); gezi bat jaurti (3); gezi batek (11); gezi batekin (4); gezi baten (13); gezi baten antzera (3); gezi beltzak (4); gezi eta (8); gezi gorria (3); gezi guztiak (6); gezi hori (3); gezi ontzia (3); gezi zaparrada (3); gezi zorrotz (4); gezi zorrotza (3); gezi zorrotzak (3); gezia bezala (3); gezia jaurti (3); gezia jaurtiki (4); geziak bezala (4); geziak botatzen (3); geziren batek (3); hiru gezi (3); inozentzioren erlojuaren geziak (3); orain gezi (3); tenkatu eta geziak (3); uztaia eta geziak (3); zuen gezia (3)