Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gezatu, geza(tu), gezatzen da/du ad 1 geza bihurtu, gatza galdu edo kendu.

Zuhaixka hartu eta uretara bota zuen Moisesek, eta ura gezatu egin zen, edateko on bihurtuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 177. orr.

Ur mingotsak gezatzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 281. orr.

Gatza gezatzen bada, nola gazi berriz?  Herria   2001-01-11

Zerk kentzen dio biziari morboa, eta gezatzen lurreko gatza?; zerk egiten gaitu aingeru?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Erre hori, egosi hura, ondo gezatu beste hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

Oso gutxitan hartzen zituen janari egosiak, eta, onartzen zituenean, errautsez nahasten zituen, garratz bihurtzeko, edo, sarriago, ura botatzen zien gainera, gezatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 886. orr.

Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute.  Elizen arteko biblia   Ez 47,11

2 irud

Ez dut, hala ere, afera orokortuz nire erantzukizuna gezatu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Hemen, heriotza urruntasunaren zeremoniez inguratu dugu, solemnitate hotz eta gezatu batez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.

-Pailazo bat ematen dut, ezta? -Anaren bisaiak isurtzen zuen kezka gezatu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Gin-tonika edaten zuen -azkar edan ere- eta nik orobat egin nuen, nire pozoi gogokoena edari burbuilatsu horrekin gezatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Neurri jakinik gabeko gogo on noizbaiteko hura hotziltzen eta gezatzen hasten denean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gatz gezatuaren parabola.  Elizen arteko biblia   Lk 14,34 tit

Hemen, heriotza urruntasunaren zeremoniez inguratu dugu, solemnitate hotz eta gezatu batez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ura gezatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus