Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geza 1 izond gatz gutxi duena; batere gatzik ez duena.

Itsaso barruan honelakoxea da Aradosko iturria ere, ur geza erioten eta inguruko uhin gaziak alboratzen dituena. Bata, paduretako ura ez zela itsasokoa bezain gazia, ez eta ibaietakoa bezain geza ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Tierra de Graciako golkoko ur gezetan barrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Nola ur geza, lur geruza batzuetatik iragazitakoan, patinera jariatzen den, gozaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.

Leku horietan ur gezako iturriren bat jaioko balitz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.

Ozeano Artikoan ur gezako aintzira bat zegoela.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Ur gezazko putzu izugarri handi horri. hiru hankako igelek eta ur gezatako dortokek bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Yateak jostailuak dira, eta jabeak ur gezatako marinelak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 232. orr.

Gazteak ur gezatako arraina saltzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Edabe geza haiez, ohe izerdituaz eta aurpegirik gabeko orduez higuinduta.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

Kanape garraztuekin eta limonada gezarekin.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Arrautzazko pastel geza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Odolosteak eta lukarikak amestu zituelako, nonbait, eta haien ordez, berriz, baratzeetako jaki gezak besterik ekarri ez zutelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.

Okelaren usain gezak, barrukien usain garratzak odola irakitan jarri zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

2 irud

Milaka pertsona txiki zeuden begira, baina gerizpetan, eta kolore geza zuten argizko zirkulu hartako izaki zoragarriekin konparatuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.

Amodioa hain sarri ilauntzen duen balaku geza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Antzerki idazle berriek, eszenara eramateko, komedia gezak eta gizonen ordez txotxongiloak baizik ematen ez badizkigute ere.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.

Koloretako pastillek markatutako erlojuaren gezien ibilbide geza.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Urte gezak, urte gatz bakoak, urte geldoak, urte motelak zure gainetik pasatzen dira, zimur bat edo beste gehiago begi inguruan aldaketa bakarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 35. orr.

Eta izterretan Ferminen izerdiarekin nahastu zen uraren gardentasun geza.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Argazki xixtrin eta geza haiek baliagarri izango ote zitzaizkigun, geure bakarkako fantasia sexualak ernatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 216. orr.

Ezagutzen dut; neska gozo eta guztiz geza horietakoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 26. orr.

Ezin baita sekula pentsatu, izurdeak marrazoaren hortzak dituela edo ni bezalako morroi gezak halako balentria burutu dezakeela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Lotsatzeko moduko hitz hutsalez bete ziguten elkarrizketa urduritasunak eta bestearen aurrean zakar, geza edo faltsu agertzeko beldurrak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

• 3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Desira konplitu gabeen mingotsari zepotik hezur hautsirik gabe ateratakoaren geza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

• 4 gazi-geza1 izond

Belar ebaki berriaren usain gazigeza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Alderdi Sozialdemokrataren baitan zapore gazi-geza utzi dute aurreratutako hauteskundeon emaitzek.  Berria - Mundua   2004-01-22

Esperientzia honek nire baitan utzi duen aztarna gazi-geza.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

Gainerako gehienek bezala, gazi-gezetan aurkitu aurrera egiten asmatzeko adorea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.

• 5 gazi-geza2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Singerren eleberri eta ipuinek Poloniako juduen gazi-gezen berri ematen digute.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Itzulpenaren gazi-gezaren beldurrez original eta guzti doa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus