Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
geurez 1 adlag geure aldetik, geure izatez.
Aukeramen on guztietan, gure asmo-begiak geurez ahal genezakeen bezain sotila izan behar du. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 107. orr.
Geurez uste izan dugu, geure pareko eguraldi generoak behar zuela izan edo mantendu, gutxienez euskal lurraldean. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 94. orr.
2 geurezko izlag geure izatezko.
Halako eragina dauka ohiturak, non sendoena den lekuan, geure geurezko ezjakintza estali ezezik, bere burua ere gorde egiten duen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.