Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
geurekoikeria (orobat gurekoikeria g.er.) iz pluraleko lehen pertsonan mintzatzen denaren berekoikeria.
Harengan beroa eta ulermena aurkitzen baititugu, harekin geurekoikeria zikoitza pentsaezina baita. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.
Baina momentu bateko ahuldadea izaten da hori, geurekoikeria, lotsatu egiten gara berehala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.
Gure atxikitasunean badelako halako gurekoikeria eta jabego-irrika bat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.