Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geureganatu, geuregana(tu), geureganatzen du ad geuregana ekarri. ik gureganatu.

Eta guk ezin ditugu ukitu: ikus ditzakegu, baina ez geureganatu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Guk ez dugu besteren lurrik hartu, ez eta besteren ondasunik geureganatu ere.  Elizen arteko biblia   1 M 15,33

Gorputzaren bitartez geureganatzen ditugun sentipenez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 192. orr.

Maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Jende gehiago geureganatzeko asmotan genbiltzan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Ez dugu, halaber, inoren testigutzaz geureganatu dugun jakintza ukatu behar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 338. orr.

Filosofiaren laguntzaz soilik ez baina fedez, esperantzaz eta maitasunez geureganatu dezakegu Jakinduria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Jaungoikoa geureganatzeak garamatza, beraz, zorionera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Ez ditugu ohartuki geureganatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Euskaldunok ez dugu beste erremediorik erdal mundu hori geureganatzea baino, eta ahalegin horretan Txapelketa Nagusia beste tresna bat da.  Berria - Harian   2005-09-13

Geureganatutako rolek agintzen ziguten nik egin behar nuela aurrerako urratsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geureganatu eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus