Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.
Supazterrean odola gesaltzen eta katilu bat esne ondoan jarriz pixkolatzen plantatu zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 158. orr.
Itsasoko ingurumena babesteko proposamen gesaldua onartu du Bruselak. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Eta "Putzu kale" berrituan barrena (gaur egun "bulebar" delakoan gesaldua zehazkiago), gure denda aldera zetozen Pello eta Jerbasiyo lagunak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 82. orr.
Urraka, Otxanda, Marimiel, Eguzkiñe, Zorne, Samantha, Salmonella... gogotik irabiatu, nahas-nahas egin, eta joan daitezela den-denak pixkanaka beratuz, gesalduz, urtuz eta deseginez aho-mihietako txistuarekin batean, harik-eta Lixta guztiak eta jende oro edozein bihurtzen dituen ahazmenaren osin hondogabean ezdeustu artio. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.
Errepikatu egiten ziren atsegin olatuak; eta maitasunezko aitorrak intziri zirraragarrien artean gesaltzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.