Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gesalak salatu zion Pantxikari ozeanoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 75. orr.
Gesalak sortutako egarriarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Izeiari ere, palmondoari bezalaxe, gustatzen zaio hareaz nahastutako eta halaxe egindako lurra bere zainentzako: baita itsas-brisara eta gesala ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Begirada luzokerren ontzietan genuela, ez ozpin hutsetan jarrietan, gesaletan poloniar modura jarrietan baizik. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 33. orr.
Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.
Zero azpitik dago, gesalagatik ez da izozten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.
Bota eta bota, dakarren abiaduran antzematen zaio, urtsuegi, bustiegi datorrela, eta lurrera iristean elur-gesala uzten du, elur-baltsa, elur-kresala esango dute beste herri batzuetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Elur gesaletan soinu gozo bat eginez, kamioi bat heldu zen atarira. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.