Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gertutu, gertu(tu), gertutzen da/du ad 1 prestatu.
Argazkilariak fotoak egiteko gertutzen ziren bitartean zure galde egin zuten. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.
Goizeko lauretan jaikitzen zen eta lanean hasi, bere gizonaren hamar ahaideei gosaria eta beste beharrezkoak gertutzeko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 96. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Hartua dut asti horrez baliatzeko xedea, bai orobat, egoiliar laño horren ordez, emakume guztiz gertutu bat hari ematekoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.