Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerturatu, gertura(tu), gerturatzen da/du ad hurbildu.

Ez bainuen haren mahaira gerturatzeko ausardiarik izango sekula.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

Afalordua gerturatzen ari zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 285. orr.

Bera eserita zegoen bankura gerturatzen ari zen ertzain-autoaren kanpoaldeko errotuluei harriduraz begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.

Ez nuen haiengana gerturatzeko modurik ikusten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 437. orr.

Heriotza-eguna gerturatu zitzaionean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 830. orr.

Edonon eta edonori datorkio lagun, edonon eta edonori gerturatzen zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Gerturatzean, lurrean zulo biribil bat ikusi zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 197. orr.

Lehen aldia izanda, denetarik gerta zitekeen: jende gutxi etortzea, erosle gutxi gerturatzea...  Berria - Kultura   2004-04-18

Korri egiteko gogoa izan nuen, baina Iratik ahoa gerturatu zuen eta berriro ere mihia sartu zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 50. orr.

Gero, eraztuna kandelaren garrera gerturatu eta aztertu egin nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Belarria atera gerturatu, baina ez nuen astirik izan hotsa hobeto identifikatzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.

Sexu bat bestearengana gerturatzen duen guraria.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Etxera ere gertura zaitzakegu, amatxok bisita ahal zaitzan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 131. orr.

gert iz hurbiltzea.

Gorputzen gerturatze hura adiskidetasunari atea zabaltzeko adierazpena izan zitekeen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.

ELA eta LAB sindikatuen arteko gerturatzea oztopatzera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

Eduki politikoetan benetako gerturatzerik sumatzen ez bada ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Gerturatzerik ez zela izan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Bi alderdien arteko gerturatze aukerez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Epaileek ezarria zioten gerturatze debekua lau aldiz hausteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Batzuetan geuk hasiko ditugu gerturatze maniobrak, itzulinguru lotsatiak; beste batzuetan, gu geu izango gara norbaiten arreta eta desiogai.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.

Laguntza estimagarria zatekeela gerturatze lana errazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera gerturatu (3); asko gerturatu (12); atera gerturatu (3); baina gerturatu (3); bat gerturatu (9); bat gerturatu zitzaion (3); berehala gerturatu (5); berehala gerturatu ziren (4); eguzkira gehiegi gerturatu (3); ere gerturatu (8); ere gerturatu zen (3); gehiago gerturatu (4); gehiegi gerturatu (3); gerturatu ahala (17); gerturatu da (18); gerturatu da berriro (3); gerturatu dira (8); gerturatu egin (6); gerturatu eta (27); gerturatu nahi (9); gerturatu naiz (5); gerturatu nintzen (7); gerturatu zen (55); gerturatu zen eta (3); gerturatu zenean (7); gerturatu ziren (45); gerturatu zitzaion (8); gerturatu zuen (4); gerturatu zuten (4); gerturatuko dira (4); gerturatuko du (3); harengana gerturatu (4); inguru gerturatu (4); inguru gerturatu ziren (3); lau puntura gerturatu (3); leihora gerturatu (3); postuetara gerturatu (3); postuetara gerturatu da (3); puntura gerturatu (10); puntura gerturatu zen (4); ugari gerturatu (3)

asko gerturatzen (4); batera gerturatzen (3); burura gerturatzeko (3); eta gerturatzen (4); gerturatzeko aukera (9); gerturatzeko aukera du (3); gerturatzeko balio (3); gerturatzeko bide (3); gerturatzen ari (34); gerturatzen ari da (4); gerturatzen ari zela (4); gerturatzen ari zen (5); gerturatzen den (4); gerturatzen denean (4); gerturatzen diren (10); gerturatzen direnek (3); gerturatzen duen (3); gerturatzen hasi (6); gerturatzen hasi ziren (3); gerturatzen zaio (3); gerturatzen zen (6); gerturatzerik sumatzen (3); ikuspuntuak gerturatzeko (3)

[3] gerturatze bat (5); gerturatze bat egon (3) euskal presoen gerturatzea (4); gerturatzea da (3); gerturatzea lortu (7); gerturatzea lortu zuten (3); presoen gerturatzea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus