Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gertu2, gertutzen 1 du ad prestatu.

Argazkilariak fotoak egiteko gertutzen ziren bitartean zure galde egin zuten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.

Goizeko lauretan jaikitzen zen eta lanean hasi, bere gizonaren hamar ahaideei gosaria eta beste beharrezkoak gertutzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 96. orr.

Emen da Maria gureak niri gerturiko gosaria: iru sagar gazamin eta arto-zatia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 150. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bera horretarako dago gertua: karduak jateko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.

Gidari zintzo gertu bat izan nai bazenduke bezela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 35. orr.

Hartua dut asti horrez baliatzeko xedea, bai orobat, egoiliar laño horren ordez, emakume guztiz gertutu bat hari ematekoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus