Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gertu1 1 adlag prest. ik gerturik.

Bada, gertu egon.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 175. orr.

Gertu egon behar dut uneoro, bestela atzera ere irristatuko zait behatzen artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 25. orr.

Gela gertu egon bezain laster [...] korridorean urrats ezagunak entzuten dira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Steam-boata gertu zegoen ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Ni gertu nago zuk esaten didazuna egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 988. orr.

Prest dago Jauna auzitarako, gertu bere herria epaitzeko.  Elizen arteko biblia   Is 3,13

Edozein perili aurpegi emateko gertu ginela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Biharko gertu izango duzu, asteburuan erabiltzeko moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 66. orr.

Gertu daukazu uztaia, prestaturik gezi ahaltsuak.  Elizen arteko biblia   Hab 3,9

Baina jendearengandik hurbil gelditzen nintzen, bakardadearen azalean, larrialdian haien erdian babesteko gertu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Edozer gauzari aurre egiteko gertu egon beharko dugu hemen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.

Denak denen esaneko izateko prest zeuden, eta agintzen zuenaren gogoa betetzeko beti gertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Bainatu ondoko berotasun goxoan berriketarako gertu egoten zinen berriro.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.

Jolaserako gertu, begiak tapatu nizkion eskuez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

• 2 adlag hurbil.

Hain gertu, hain urrun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Ibaia gertu dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Igarri egiten da gertu dela negua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Azterketak gertu ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

Oso gertu sentitu dituzu ahotsak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 70. orr.

Heriotza gertu zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 646. orr.

Bazekien bere jolasok gertu zutela krudelkeria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

Bada hemen gertu dorre bat oso zabala eta apartatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 683. orr.

Ikusi, hor gertu bada herri koskor bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 54. orr.

Gertu utzi zuen motozikleta zaharra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

-Abiatzeko ordua gertu dago, Jauna.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Gaua gertu dugu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

Ikasi ere gertu-gertu: Oñatiko unibertsitate sortuberrian.  Berria - Kultura   2004-04-09

3 (-tik atzizkiaren ondoan)

Tolosatik gertu zegoen herri batera joan behar nuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 63. orr.

Gimliri eta Legolasi, damarengandik gertu baitzeuden, negarrez zegoela iruditu zitzaien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.

Paola Txusporenetik gertu bizi da, bihartik aurrera biziko naizen etxetik gertu, hain zuzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 68. orr.

Odol asko botatzen zuen eta bazirudien heriotzatik gertu zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Emakumeekiko errukiaren antzik ez zuen sentimendu bat, hoztasunetik gertu zegoena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Neguko Olinpiadetako urrezko domina eskuratzetik gertu zegoen, bada, Sven Malysen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.

Andazarratetik Aizarnazabal gertu genuen oso.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Amara auzoan utzi ninduen, autobidearen sarreratik gertu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Faxistek atxilotu zuten lekutik gertu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.

Ordurako, txalupa lehorretik gertu-gertu zegoen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 72. orr.

4 (konparatiboekin)

Argi ageri da Mendekurako gertuago daudela gizakiak, ongi eginak ordaintzeko baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 311. orr.

Woodsek inoiz baino gertuago ditu aurkariak.  Berria - Kirola   2004-04-08

Inguruko errealitatetik gero eta gertuago banengo bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.

Abiatzeko eguna gero eta gertuago zegoela ikusirik, Abasek urrats erabakigarria egin nahi izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Gertuagotik, argi ikus zezakeen zuhaitzaren aurrean hedatzen zen hosto eta adarrezko geruza.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Elkarrengandik gertuegi dauden hitzak dira kausalitatea eta kasualitatea, halabeharra eta patua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 28. orr.

Bera zegoen gertuena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 117. orr.

Nekazaria da hemen eta nonahi lurretik gertuena bizi den giza klasea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Urruti iristen gara, halaber, amodio bila, gorputzik gertuenak ere urrun baitu bihotza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.

Eguzkitik gertuen dauden planetak.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Sendagilearen kontsultategiko atetik gertuen zegoena aukeratu nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.

Zein da gertuen dagoan herria?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 99. orr.

Harresi gertuenera igo zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 161. orr.

Zubiaren burualdetik gertueneko atearen aurrean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Hildakoen eskubideak -nahiz eta gertuenekoen oinazea ulertzen zuen- ez zirela bizidunenen gainetik jarri behar.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.

5 (deklinabide atzizkiekin)

Eligio gertura iritsi zitzaionean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 112. orr.

Kezka aurpegia daukate biek eta gertutik gertura egiten diote berba elkarri, belarrira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.

Haren itzaletik, gertutik segika.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Zuk gertutik ezagutzen dozu euskal kulturaren mundua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 38. orr.

Gertutik ikusi nahi baitzuen Françoisek pintatutako emakumea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Tooktarren lurrak gertu-gertutik zaintzen dituzte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 363. orr.

Gertu-gertutik begiratzen dio, baina ez dirudi neska konturatzen denik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 216. orr.

Prest dago Jauna auzitarako, gertu bere herria epaitzeko beti edukitzen nuen aukera drama haiek gertu-gertutik ikusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 331. orr.

6 (-en atzikiaren eskiunean, izen gisa)

-Ez didak, bada, esango... heriotzaren gertuak kikildu hauenik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.

• 7 izond ziurra, dudarik gabekoa; hurbila.

Gure biktimak heriotza gertu batera eramango duten mekanismoak asmatu besterik ez dugu egiten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 149. orr.

Baina batzuk egia gertutzat zeukaten ezen erdi bidean bazela Icnusa zeritzon uharte bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Eta etorkizun ezezagun baina gertu eta ziurki trajiko baterako prestatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Artistaren handitasuna hain era gertuan erakutsi izana.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

Bet-betan konturatu nintzen arrisku gertuaz: han netzan, ero batek lurpera emanik, pozoi bat harrarazi ondoren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

8 gertuan adlag gertu, hurbil.

Nevski Perspektiban bertan ez bada ere, oso gertuan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 242. orr.

Hantxe gertuan baitzegoen gure zirujaua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 78. orr.

Zientziazko karreraren bat egiten ari ziren bi ikasle fortunatu zitzaizkidan gertuan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.

Cogolludoko frontetik gertuan zen Torrebelena izeneko herritxoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

1995eko uztailaren 15ean hil zen, jaioterritik gertuan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 316. orr.

Kosmologia zaleak ezker-eskuin begiratu du, ea inor duten gertuan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

Haren aurrean eserita nengoen, ez irakurtzen, zelatan baizik, nire gorputz organo guztiak atzar-atzarririk, nire gertuan sumatzen nuen haren zelatan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.

· Eta maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

9 gertuko izlag

Carmarthendik gertuko erreka zulo batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Handik gertuko tranpatxo bat ireki zuen lurrean garbitzaileak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.

Hirurogei urtetik gertuko gizona, tea hartzen ari zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.

Frantziskoren oso gertukoa zen anaia txit espiritual bat deabruaren tentaldi guztiz larriak jasaten ari zen denbora luzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 715. orr.

Eredutzat hartzen den hizkerak bizia eta hiztunengandik gertukoa izan behar duela.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 131. orr.

Gertuko adibidea dugu Franco diktadorearen lehen urteetako Espainia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Gertuko albisteak jorratu ohi dituzte hedabide hauek, eta gertukoa beti da interesekoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 175. orr.

Senidetasun eta elkar maitasunaren sena: berdintasunezko harremanak, xumeak, gertukoak, bakoitza besteen "ahizpa txikiena" izanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

-Hain gertukoak ere ez ginen -esaten diot-, baina, badakizu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Gertukoak zaizkigun paisaietatik kanpo joatera behartuak izatea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 48. orr.

Urrutiko probintziaren batera predikatzera zihoanean ez ezik, gertukoetara zihoanean ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.

Urrutikoentzat eta gertukoentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1192. orr.

Hitza eskualdeko informazio iturri nagusia eta gertukoena izango baita.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Gertukoenak ahazten ditugu sarritan errazenik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Eta itxaronaldi haietan jadanik ez genuen edozeinen konpainia bilatuko, baizik gertukoenena soilik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Azken agintaldian gertu-gertuko harremana izan du George Bush presidentearekin.  Berria - Mundua   2004-11-17

10 gertuxe gertu xamar.

Gertuxeagotik begiratu nuen, eta neure burua ikusi nuen, nire burua, han barruan, sukaldeko leihoaren atzealdean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

11 gertuz adlag ziur.

Gertuz dakigu hartaz amorostu eta beraren xerka joan zela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

Horregatik diot halako esker ona Sandrori, esturatan jarri nauelako berariaz, hartan eta beste hainbat ekinbide halakotan, itxuraz baino ez baitziren zentzugabeak; eta gertuz dakit baliagarri izan zaizkidala gerora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

· Kontrako afektuak, aurrerantzean, deituko ditut gizakia alde orotara daramatenak, genero berekoak badira ere, hala nola nasaikeria eta zekenkeria, maitasun mota batzuk direnak; baina ez dira kontrakoak izaeraz, gertuz baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 389. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amaiera gertu (12); amildegitik gertu (4); arteko mugatik gertu (4); aski gertu (5); atetik gertu (14); aurre egiteko gertu (4); auzotik gertu (7); baina gertu (12); baserritik gertu (4); bat gertu (4); batetik gertu (25); betetzetik gertu (4); beti gertu (10); bezain gertu (15); bordeletik gertu (5); dena gertu (4); egiteko gertu (21); egoitzatik gertu (7); elkarrengandik gertu (15); elkarrengandik oso gertu (4); emateko gertu (11); entzuteko gertu (4); ere gertu (14); errepidetik gertu (4); ertzetik gertu (4); eta gertu (23); eta handik gertu (6); etik gertu (5); etxetik gertu (47); ezpainetatik gertu (4); garaipenetik gertu (10); geltokitik gertu (9)

gertu atxilotu (4); gertu aurkitu (4); gertu bada (4); gertu baitago (5); gertu baitzegoen (4); gertu behar (5); gertu bizi (29); gertu da (9); gertu dabil (5); gertu dago (89); gertu dagoela (31); gertu dagoelako (6); gertu dagoen (84); gertu dagoena (4); gertu dagoenean (6); gertu daude (34); gertu daudela (13); gertu dauden (35); gertu daudenean (5); gertu den (4); gertu dira (5); gertu direla (4); gertu ditu (4); gertu du (15); gertu dugu (4); gertu dute (7); gertu duten (4); gertu egin (5); gertu egiten (4); gertu egon (53); gertu egon arren (6); gertu egon behar (7); gertu egon nintzen (4); gertu egon zen (5); gertu egonda (7); gertu egongo (17); gertu egotea (12); gertu egoteko (5); gertu egoten (5); gertu eta (25); gertu ez (5); gertu gaude (9); gertu gaudela (4); gertu gelditu (4); gertu geratu (4)

gertu gertu (22); gertu gertuan (4); gertu gertutik (51); gertu gertutik bizi (4); gertu gertutik ezagutzen (4); gertu gertutik ikusi (4); gertu gertutik jarraitu (6); gertu gertutik jarraitzen (4); gertu ibili (22); gertu ibili gara (4); gertu ibili zen (7); gertu ibiliko (8); gertu igaro (4); gertu ikusi (10); gertu ikusten (35); gertu ikusten du (6); gertu izan (55); gertu izan zen (10); gertu izan zuen (13); gertu izan zuten (4); gertu izandako (7); gertu izango (12); gertu izatea (8); gertu jarraitzen (4); gertu jarri (7); gertu nago (9); gertu samar (7); gertu sentitu (8); gertu sentitzen (11); gertu sumatzen (4); gertu utzi (4); gertu zegoela (20); gertu zegoen (75); gertu zela (6); gertu zen (4); gertu zeudela (4); gertu zeuden (16); gertu zeukan (8); gertu ziren (8); gertu zuen (9)

etik gertu (4); goiko postuetatik gertu (5); gola gertu (5); gola gertu ikusten (4); haiengandik gertu (4); hain gertu (54); hain gertu egonda (4); handik gertu (53); handik gertu zegoen (6); handik oso gertu (6); hartatik gertu (5); hauteskundeak gertu (4); helmugatik gertu (17); hemendik gertu (9); heriotza gertu (8); herritik gertu (33); herrixkatik gertu (4); hiriburutik gertu (9); hirigunetik gertu (4); hiritik gertu (39); hiritik gertu dagoen (4); horren gertu (4); horretatik gertu (5); hortik gertu (6); hoteletik gertu (6); ibaitik gertu (4); iruñ itsasotik gertu (11); jaitsiera postuak gertu (5); jaitsiera postuetatik gertu (5); kostaldetik gertu (4)

laguntzeko gertu (4); lekutik gertu (24); lekutik oso gertu (4); lizarratik gertu (4); lortzetik gertu (6); lurretik gertu (5); mugatik gertu (42); nahiko gertu (12); ni gertu (4); nigandik gertu (4); onenetik gertu (5); ordua gertu (5); oso gertu (193); oso gertu dago (11); oso gertu daude (6); oso gertu dauden (4); oso gertu egongo (4); oso gertu ibili (5); oso gertu izan (14); oso gertu sentitzen (4); oso gertu zegoen (5); paristik gertu (7); plazatik gertu (5); podiumetik gertu (4); portutik gertu (5); postuak gertu (6); postuetatik gertu (18); sarreratik gertu (4); saskitik gertu (5); siriako mugatik gertu (5); tik gertu (5); tokitik gertu (13); tolosatik gertu (4); unea gertu (6); uretatik gertu (4); urtegitik gertu (7); zubitik gertu (4); zulotik gertu (7)

alde egitetik gertuago (5); askoz gertuago (6); baino gertuago (47); baino gertuago dago (7); baino gertuago dagoela (4); egitetik gertuago (5); egitetik gertuago nago (4); ere gertuago (4); eta gertuago (93); eta gertuago dago (13); eta gertuago ditu (5); eta gertuago du (9); eta gertuago gaude (4); eta gertuago ikusten (7); eta gertuago zegoen (4); gero eta gertuago (68); geroz eta gertuago (12); gertuago bizi (4); gertuago dago (46); gertuago dagoela (14); gertuago dagoen (4); gertuago daude (8); gertuago daudela (4); gertuago dauden (5); gertuago ditu (7); gertuago du (16); gertuago dute (5); gertuago egon (17); gertuago egongo (11); gertuago egongo da (5); gertuago gaude (5); gertuago ikusten (15); gertuago izan (7); gertuago izango (6); gertuago nago (7); gertuago nago geratzetik (4); gertuago sentitzen (6); gertuago zegoela (6); gertuago zegoen (16); inoiz baino gertuago (18); metro baino gertuago (4); zenbat eta gertuago (7)

ahalik eta gertuen (18); atetik gertuen (5); eguzkitik gertuen (5); eta gertuen (23); eta gertuen egon (6); eta gertuko (10); etxetik gertuen (7); gertu gertuan (4); gertuen dagoen (25); gertuen dagoena (10); gertuen dauden (8); gertuen duen (7); gertuen egon (10); gertuko jarraipena (9); gertuko jarraipena egin (4); gertuko pertsonak (4); gertukoa da (8); gertukoa dela (4); gertukoa eta (4); gertukoa izan (5); gertukoa zen (4); gertukoak dira (4); handik gertuko (6); herritik gertuko (4); hiritik gertuko (5); oso gertuko (10); oso gertukoa (7); oso gertukoak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus