Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denon bistan gertatzen diren -gertarazten ditugun- gizakien kontrako ekintza gaitzesgarriak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 116. orr.
Zu, abenturak gertatzen zaizkiona zinen eta ni abenturak gertarazten nituena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 245. orr.
Eskuak luzatzea aski dut gauza ikaragarriak... ikaragarriak gertarazteko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 225. orr.
Lisboan bizi den gizon batek oso zalantza larriak dauzka, zeren hala esan baitio deabruak bisita batean, nahikoa zaiola hari arrunt bat bere etxean moztea Txina urrutian bizi den Mandarin baten heriotza gertarazteko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.
Aldakuntza faktoreek, beti, lerraketa bat gertarazten dute adieraziaren eta adierazlearen arteko erlazioan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.
Ordena jakin bat, banakoen jatorria kontuan hartu ez zuena eta zergatikoa agian ezustekoa izan zuena, izan da elkarketa berri bat gertarazi duena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 222. orr.
Hotsak ozenago edo ahulago entzuten dira, hotsa gertarazi duen mugimenduaren indar handiago edo txikiagoaren arabera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.