Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gertaleku 1 iz zerbait gertatzen den lekua.

Hilketaren gertalekuan bertan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

Aitak hilketa gertalekura hurbildu eta semea zuela aitortu zuen negar baten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.

Krimenaren gertalekura itzultzen den hiltzailea bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.

Gertalekuetan bertan jasotako informazioak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Espazioa irudikatzen baldin bada, ekintza baten [...] gertaleku bezala irudikatzen da beti: eszenografia baterako leku bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Opera da idazlan honetako gertakizun askoren gertalekua eta haren oihartzuna eta aipua sarri agertzen dira.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Atea zabaldu eta antzerkiko gertaleku bat zirudien: putak, txuloak, bezeroak, madama.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan, granulozitoak, mobilizatu, eta gertalekura abiatzen dira prestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

2 (izenondoekin)

Ipar-Hego harremanen gertaleku publikoaren eta pribatuaren artean zabaldu den leize handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Krisi horretan, Latino Amerika izan zen berriz ere gertaleku nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Ea juduen eta Mendebaldeko Kristandadearen arteko topaketa tragikoaren gizarte-gertaleku berezia ez ote zetzan Mendebaldearen aldeko berezitasunetan juduen aldekoetan bezainbat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Ikaratxo berde horrexek sentiarazten dit niri [...] hantxe nire aurrean jokatzen ari dela, bikaintasun osoz, duela hamabiren bat mila milioi urtetik hona unibertsoa gertaleku erraldoi duen ikuskari zirraragarria.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

3 gertaleku izan da/du ad

Eta bateratu ahal izan ziren barne-merkatuak, gerora industrializazioaren gertaleku izango zirenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Liburuaren erdiko ataltxo batek baino ez du Auschwitz gertaleku.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Operaren aurrealdea du gertaleku Tourvel andreak Valmont eta Émilie zalgurdi berean ikusi dituen gertaldi ikaragarriak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Eta mundu erreal hori dugu geure eguneroko bizialdiaren gertaleku.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus