Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kasualitate gertagaitza ere izan zen, gero, alabak eta biok elkarrekin hitz egin izana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.
Esan beharrik ez dago, ARNzko mundu horretara iristeko eta gero ADNzko mundu batera pasatzeko, nahitaezkoak zirela hainbat urrats, zein baino zein gertagaitzago. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Gertagarria (sei aurpegiko dado batekin egindako 6 milioi jokalditan gutxi gorabehera milioi bat aldiz batekoa agertzea) eta gertagaitza (sei jokaldi jarraitan, dado berberarekin, sei aldiz segidan batekoa agertzea) ez dira, berez, izatez, diferenteak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
Nik ez dut inolako mistikarik behar, gertagaitza benetan gerta daitekeela onartzeko; aski dut matematika, horretarako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
Eta halako batean gertagaitza gertatu ere gertatzen denean, ez dago zer harriturik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
Berri horren arabera, gertagaitz baitzen baina ez ezinezko, berari zor nion, bada, bizirik irautea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.
Probabilitaterik gutxieneko gertaera zen hura; ez, ordea, probabilitate nulukoa; alegia, gertaera zeharo gertagaitza zen; ez, ordea, ezinezkoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.
Gertagaitza oso, baina nork dio ezinezkoa denik? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.
Arkakuso Merkatua, izan, berez baita topo-egite gertagaitz nahiz bilatuen lekua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.