Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerripeko iz gerripea estaltzeko jantzia.

Asto baten gainean atzekoz aurrera jarrita, biluzik erabat, gerripeko bat besterik ez zuela lotsariak estaltzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

Eta guztiak ere gerripeko soil batez beztiturik, goitik beherainoko soinekoa zeramaten emazteki batzuk izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 577. orr.

Mutikoek behintzat aski dute bainujantziaren gainean zapi zahar bat zintzilik uztea, indioen gerripekoa irudikatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 150. orr.

Koskor xarmagarri bat nabarmentzen zitzaiola lumazko gerripekoaren ezker-aldean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus