Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gerripe iz gerriazpia.
Bi arrazoi egon litezke hondartzan arropa aldatzerakoan gerripea xakuzapiz ezkutatzeko. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 142. orr.
Doi-doi izan nuen denbora gerripe hanpatua Edurneren begietatik mihise-mutur batean gerizatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.
Ene gerripe gorituarendako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Eskua gerripean sartu, eta ikurrin bat atera zuen Arantxak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.