Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pintxodun gerrikoa eta talde ingeles baten izena kamiseta estuan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 123. orr.
Prakak jantzi, gerrikoa lotu eta ahal bezain lasterren atera nintzen handik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.
-Lotu gerrikoa, hartu nire makila eskuan eta zoaz! Elizen arteko biblia 2 Erg 4,29
Eskaileretan behera gerrikoa estutu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.
Gerrikoa janztean, Merivalek eskuak dardarka zeuzkan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 455. orr.
Arkitektoa, sakelakoa gerrikotik zintzilik, orubean zehar paseatu da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.
Presoak bere buruaz beste egin zuen, urkatuta, gerriko bat erabiliz. Uhala kendu eta soka bat hartu zuen gerrikotzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 508. orr.
Sakelako telefonoa praketako poltsikoan edo gerrikoari lotuta eramateak. Berria - Gaiak 2004-06-29
Ganibeta gerrikotik aterata. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.
Liburua gerrikoan sartu, jertsea bota gainetik, eta harrapatutako liburuarekin etxera. Berria - Kultura 2004-01-17
Hilotzetako batek Eusko Gudarosteko ikurra duen gerrikoaren belarria zuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Polizia baten gerrikoaren mihi metalikoaren dirdai berberarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.
Gerrikoaren zilarrezko belarria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Gonaren gerrikoa askatu eta mantala-aitzinekoa laxoago korapilatu arren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Betiko soineko klasikoa, iduneko borobila eta bizkarrean lotzen den gerrikoa dituzten horietakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
1964ko otsailaren 25ean, 22 urte baino ez zituela, pisu astunen munduko gerrikoaren jabe egin zen Cassius Clay. Berria - Kirola 2004-02-25
Kolore bereko gerrikoarekin kantxaratu zirelako. Berria - Kirola 2004-08-07
Judo egiten nuen, gerriko beltza nintzen bai. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.
Irabazleak txapela eta gerrikoaz gain urrezko domina, dirua eta Kutxaren trofeoa [...] jasoko ditu. Berria - Kultura 2004-05-22
Joan da Nantes-en egin den manifestaldi batetara eta bere "Miss Bretagne" daukan gerrikoa jauntzirik bertze guziekin aldarrikatu du Loire Atlantique departamenduak Bretainia eskualdean behar duela izan. Herria 2001-08-09
Ludiaren gerrikoan, ekuatore deitzen diogun horretan, bi klima jenero dauzkagu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.
Izan ere gertakariak banlieu deritzon Parisko gerriko zabalean gertatzen ari dira, ez Parisen bertan. Berria - Harian 2005-11-06
Gotorlekuaren gerriko diren zuhaiztien artean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
5.000 kilometro luzeko Gerriko Berdea sortuko duela adierazi du Txinak. Berria - Gaiak 2004-01-28
Inbertsioak Mendebaldeko "meatzaritza-gerrikoan" kontzentratzen dira (Kanada, Australia, Latino Amerika, Hego Afrika). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Ipar Amerikan eta Britainiar Inperioaren gerriko zurian ez bezala, kapitalen esportazioak, eskualdeotan, ez zetozen lehendik hasitako metaketa-dinamika bati eustera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Burdinazko Gerrikoaren inguruak erakutsiko dizkizuegu. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.
Eguzki sistemako hamargarren planeta bide dena aurkitu dute: Lurretik hamar mila milioi kilometrora dago, Kuiperko Gerrikoa izeneko espazio zatian. Berria - Gaiak 2004-03-16
Kometa duela 4.500 miloi urte sortu zen, Eguzki sistemaren mugan kokatua dagoen Kuiper asteroide gerrikoan. Berria - Gaiak 2004-06-24
Ontziak ekaitzen uhinak ez ezik erradiazio gerriko berri bat ere aurkitu du Saturnoren inguruan. Berria - Gaiak 2004-07-24
Ipar Amerikako eliza protestanteen eremuan, "Bibli Gerrikoaren Fundamentalismoan" iraun zuen tinko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Bat-batean mutikoak gerriko-belarria jaurti zuen ahotik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Segurtasun gerrikoak zein airbag-ak sorturiko erredurak ditu aurpegi eta bularraldean. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
.«Salba-gerrikorik» ez dezatela espero aurreratu die «itsasoan galdurikoei». Berria - Harian 2005-12-02
Gonbidatutako dama guztientzat kastitate-gerrikoak harribitxiz apainduak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.
asteroide gerrikoan (3); bat gerriko (4); bataren gerrikoa (3); dirurik gerrikoan (3); edo gerriko (3); eta gerriko (16); eta gerriko soka (4); eta gerrikoa (11); eta gerrikoan (8); eta gerrikoaren (3); ez dirurik gerrikoan (3); gerriko bat (12); gerriko beltza (5); gerriko berdea (7); gerriko eta (4); gerriko gorri (5); gerriko gorria (3); gerriko mina (3); gerriko minak (3); gerriko soka (18); gerriko soka eta (12); gerriko uhala (3); gerrikoa askatu (11); gerrikoa askatu eta (3); gerrikoa askatzen (6); gerrikoa estutu (8); gerrikoa estutu zuen (4); gerrikoa eta (13); gerrikoa kendu (5); gerrikoa kendu eta (4); gerrikoa lotu (5); gerrikoak eta (3); gerrikoan sartu (4); gerrikoaren gainetik (3); gerrikoari lotuta (3); gerrikorik gabe (3); gerrikotik atera (3); gerrikotik zintzilik (9); kuiper asteroide gerrikoan (3); kuiper gerrikoan (4); larruzko gerriko (4); lotu gerrikoa (3); txapeldunaren gerrikoa (3); zuen gerriko (5)