Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Morrisek gerria inguratu zion bere beso libreaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 232. orr.
Gerritik hartu nuen, eta niregana erakarri. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.
Eta berak, eskuak gerrian, suspirio batean: [...]. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.
Jertsea gerrian loturik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
Jantzien gainetik Davidek ezpata gerrian lotu zuenean [...]. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,39
Beso sendo batek gerria estutu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.
Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.
Oraindik ere mina dut gerrian eta bularrean. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
Soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberian huski txakur zuri-gris horietako bat. Berria - Kultura 2004-07-31
Gerritik behera biluzik utzi ninduten. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Gerriko minez igaro dituela azken 15 egunak. Berria - Kirola 2004-12-28
Betiko haragi-masa leunak zeuzkan zintzilik, tripa lehengo gerritik, nolabait esatearren. Berria - Kultura 2004-08-22
Poliziak gerriko poltsa bat aurkitu zuen, eta barruan 45 urteko gizon baten agiriak zeuden. Berria - Euskal Herria 2004-09-08
Bi tunika txanogabe, gerriko soka, azpiko galtzak eta sokarainoko longaina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Gerriko uhala askatu eta prakak jaisteko belaunetan behera. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 71. orr.
Kuleroei tira eta tira aritu zen gerriko gomaren aldetik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 147. orr.
Orduko, gerri gizena nabari zitzaion Katalinari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.
Hor dago oraindik, eskuak gerrietan, niri begira. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.
Leihotik begira, hantxe egoten zen-eta [baserriko aitona] ia egun osoan, gerrietatik elbarri geratu zenetik. Berria - Kultura 2004-08-15
Gerriak ondo estuturik zeuden eta formarik trinkoenak eta begi-gozagarrienak zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.
Gora begira, hantxe zegoen -Ramsay jauna- eurenganatzen, gerriei eragiten, antsikabe, bere baitaraturik, urrun. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.
Gerri-kolpe bortitzez aurrera egin eta hankak erdi zabaldu ditu, lizun igurzteko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 145. orr.
Nakok orroaz eskuak sabel hantura ekartzean gerri-jauzi berria egin zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Mutilak ez zuen erantzun, neskatxaren doinuari men eginez, haren gerri-dantzari jarraitzen zion bere gerriaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.
Gizonaren ipurdi eta gerri mugimenduak eten ziren bat-batean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.
Izan ere, soilik 16 urte ditu, eta gerri-lan handia egin behar da harriari buelta emateko. Berria - Kirola 2004-12-18
Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.
Kaiola batzuetan gerri-arin dantzan ari diren madona bizi-biziak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.
Mammy gerri-gizena, Mammy kantaria, Billieren ama, Mammy. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.
Emakume begi-argi, gerri-lodi bat ari zitzaion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.
Bere onera datorrenerako intxaurrondo-egurrez egindako su bat dauka aurrean, eta lotuta dago zuhaitz baten gerriari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.
Arbola baten enborrari gerritik tinko geldo arazi. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.
· Errekondoetako zuhaitz batzuk, hango hezeduraren poderioz, zenbateko goroldioa biltzen zuten enbor-gerrian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 208. orr.
Zuhaitz Arbolaren adarrak zuhaitz-gerritik datoz guztiak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Bere besoez inguratzen ninduela eta besarkatzen, nola hodei batek mendiaren gerria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.
Nire ustez euskal liburugintzak, indarra izateko, hementxe beharko luke gerri lodia. Berria - Kultura 2004-03-05
Lazkao bezain txikia zen bera, Mitxelenaren gerri-buelta izanagatik. Berria - Kultura 2004-09-08
Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik, baina bizkor mugitzen zen, hala ere. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.
Gerri buelta, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.
Gerri bueltan, jaka berdearen gainetik, berunezko gerrikoa zuen jantzia, kolore gorri eta berdeko kartutxoz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.
Harrera-mahaiaren atzeko gizonak aldagela txiki bateko giltza eman dit, eta beste gizon gazteago batek gerri bueltan ipintzeko oihala. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Algara batzuk ere egin genituen, gerribueltak oso mamitsuak zirelako. Berria - Kirola 2004-06-18
Gerri buelta zabalxea zuenez, nasaiago ibiltzen zen bakeroekin baino. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Dezenteko gerribueltarekin ikusi genuen otsaila aldean Jan Ullrich. Berria - Kirola 2004-06-18
Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.
Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.
bere gerri (3); bere gerria (4); besoa gerri (4); eta gerri (20); eta gerria (10); gerri aldean (9); gerri alderaino (3); gerri buelta (4); gerri bueltan (9); gerri eta (5); gerri fina (3); gerri inguruan (7); gerri inguruko (4); gerri inguruko hezurrek (3); gerri mina (3); gerri parean (3); gerria estutu (3); gerria eta (4); gerria inguratu (13); gerria inguratu nion (3); gerria inguratu zion (3); gerria inguratzen (8); haren gerri (12); haren gerri inguruko (3); nire gerria (4); zion gerria (3); zuen gerria (4); zure gerria (4); zuten haren gerri (3)
bat gerrian (10); bere ezpata gerrian (3); bere gerriaren (3); eskuak gerrian (16); eskuak gerrian jarrita (5); eta gerrian (20); eta gerriaren (5); eta gerriari (3); ezpata gerrian (8); ezpata gerrian eta (3); gerrian eta (12); gerrian ipini (5); gerrian jarri (6); gerrian jarri zituen (3); gerrian jarrita (6); gerrian lotu (7); gerrian lotu eta (3); gerrian lotua (3); gerrian loturik (4); gerrian lotuta (3); gerrian lotzeko (3); gerrian zeraman (4); gerrian zintzilik (5); gerrian zituela (3); gerriaren inguruan (10); gerriaren kontra (3); gerrira eraman (3); gerriraino biluzik (4); gerriraino iristen (7); gerriraino jaitsi (3); gerriraino uretan (3); jarri zuen gerrian (3); pistola gerrian (4); pistolak gerrian (3); ukabilak gerrian (6); zuen gerrian (5); zure gerriaren (3)
argimutilaren gerritik (4); argimutilaren gerritik ateratzen (4); eta gerritik (27); eta gerritik behera (3); eta gerritik gora (5); eta gerritik heldu (5); gerritik ateratzen (4); gerritik behera (26); gerritik behera biluzik (4); gerritik eta (3); gerritik goiti (7); gerritik gora (37); gerritik gora biluzik (14); gerritik hartu (5); gerritik heldu (48); gerritik heldu eta (20); gerritik heldu nion (3); gerritik heldu zidan (4); gerritik heldu zion (5); gerritik helduta (19); gerritik heltzen (8); gerritik kendu (3); gerritik oratu (7); gerritik pasatu (3); gerritik tinko (4); gerritik zintzilik (8); gerritik zintzilik zeraman (4); gerriz gora (4); niri gerritik (3); zion gerritik (4); zuen gerritik (4)