Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerra (8.887 agerraldi, 227 liburu eta 1.749 artikulutan; ETCn 103.919 agerraldi) iz 1 bi herri edo estaturen, edo gehiagoren, arteko arma bidezko borroka. ik gerla; guda.

Kontua duk gerra bukatu ondoren Noelia umezurztegi batean sartu zutela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 88. orr.

Espainiak 1740an ingelesekin izan zuen gerran.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Mitridatesen kontrako gerran.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Zesarrek, germaniarrekin gerran ari zelarik, germaniarren ohiturak deskribatu zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Guk gerra egiten diagu Foruak berreskuratzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

Bederatzi hilabete gerran gaudela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Ez zen gerran ibiltzeko gauza.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 48. orr.

Agamenon Troiako gerrara joan zenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

Estatu Batuak gerran sartu dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 108. orr.

Orduan jakin nuen alemanek ez zutela gerra irabazterik merezi eta ez zutela gerra hura irabaziko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Gerra galduta zegoen ordurako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Arduradunak gerra zikinaren politika diseinatu zuten berberak, egun boterean daude.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Anaia edo iloben arteko gerra zibil amaigabeak sorrarazi zituzten monarkiaren banaketok.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 275. orr.

1914ko Gerra Handiaren hasierak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Bigarren Gerra Handian girotutako pelikula bat ematen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Orain, gerra hotzaren atzaparrek sutan zeukaten politika eta ideal oro.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

Gerra nuklear bat izango da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.

Gerra iraultzailearen urte horietan Herbert Matthews Finca Vigían maiz izaten zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 288. orr.

Gerrako heroia?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 269. orr.

Santa Kruz apaizaren gerrako ibilerak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Gerrako ipuin ustez barregarri haiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 147. orr.

Gerrako pentsioa jasotzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 19. orr.

Gerrako elbarri errepublikarraren pentsioa lortzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Gerrako kaltetuen elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

1936ko gerrako biktimen afera.  Berria - Harian   2005-03-31

Gerratik itzulitakoan, aitak ez dio etxean sartzen utzi galerianoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik beliko.

Gerra ekintzetan zaildutako gizonengana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Txinak eta Errusiak zera egingo dute: mendebaldeko herri libreei gerra deklarazioa egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Gerra-aldarrikapena egin zuela Estatu Batuen aurka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Gerra zenean, eta ahaide batek borroka-bahiak ematen edo hartzen bazituen, gerra-zuzenbidea amaitu egiten zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 219. orr.

Benjamin Brittenen Gerra Requiema-rekin amaituko da denboraldia.  Berria - Kultura   2004-06-03

Hango gerra-egoera zela-ta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 193. orr.

Gerra denboran, hain zuzen, jendea denetik eskas zebilenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.

Ni neu oraintxe heldu berria naiz gerra-zelaitik bidaia luzearen ostean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 83. orr.

Gerra fronteetatik bueltan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 229. orr.

Ez baitaki airean diren gerra-seinaleak endelegatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 41. orr.

Errugabetzat jo zuten gerra kontseilu batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Okupazio indarrak gerra krimenak egiten ari direla.  Berria - Mundua   2004-11-19

Urtebetez indarrean egon den Gerra Legea bertan behera utzi eta larrialdi egoera ezarri du Jakartak. herria¬

Gerra-korrespontsalak sarrien izaten direnetako leku bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Gerra-jaun gutiziatsuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Erromatarren gerra-jainkoaren arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Juan de Beiztegi kapitainak gerra-epaitegiaren mehatxua luzatu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Juduen gerra-tradizioa literatur tradizio indartsua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Gurutze Gorriaren gerra-anbulantzietan lan egitera etortzea erdietsi zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Mendebalde modernoko gerra-makinak eragindako porrotaren ondorioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Eta itsasoaren aurrera iritsitakoan ez zuen gerra itsasontzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.

Caponek gerra-hegazkinak zituen gogoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

3 misil jaurti zituen gerra helikoptero batek.  Berria - Mundua   2004-09-03

Frantses bandera daramaten gerra-fragata dotoreak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Suediar gerra-presoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Gerra-gatibu baten ihes-ametsaren gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 113. orr.

Europan gero eta ugariago eta ozenagoak diren gerra-hotsen ihesi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Gerra-urtea gezur-urtea dela esan ohi zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkataritza gerrak.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Nik nahiago nuen aldian-aldian neure bidea asmatzea, mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Zelata eta enboskada-gerran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Hemendik aurrera guztiak izango direla barne-gerrak: kronikoak, ekidinezinak, zibilak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Erlijio-gerren agoniarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 305. orr.

Bandera-gerren fenomeno horretan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

4 gerra deklaratu

Mussolinik gerra deklaratu zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 189. orr.

1940an Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Finlandiari, eta, neguko kanpaina odoltsu eta (sobietarrentzat) kaxkar baten ondoren, bake-ituna sinatu behar izan zuen SESBk. Lehen ministroak, orduan, Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatzen du.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Ez diozu mundu osoari gerra deklaratuko neska batengatik, ezta?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.

Gerla deklaratu diote, hemengo jende gutiz gehienek non den ere ez dakiten erresuma bati eta, buru bero andana bat badabil, karrikaz karrika.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

· irud/hed Haserreak ito behar zuen, eta gizonei eraso ezinik, betirako gorrotoa eta erruki gabeko gerra deklaratu zien abere mota guztiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Alegia deus, autoari gerla deklaratua zaio Angelun.  Herria   2005-01-20

4b gerra-deklarazio

1939ko urrian, iraileko gerra deklarazioa eta lasterrera amaitu ziren lanera irteteko aukerak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Eta, ondoren, gerra-deklarazioa izan zen, eta Grosrouvre eta biok hantxe abiatu ginen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Olmerten adierazpenak «gerra deklaraziotzat» jo zituen Meshaalek, eta Tel Avivek palestinarren lurrak atxikiko zituela salatu zuen.· irud/hed Sanchezek gerra deklarazio agerikoa egiten ziola ikusirik, Andres erne jarri zen.  Berria - Mundua   2006-03-11

Bi pilotariek gerra deklarazioa egin zioten elkarri.  Berria - Kirola   2004-04-25

5 gerra gizon (orobat gerragizon g.er.) gerraria.

Lisboan ikusi dugun hainbeste gerra gizon, denak omen dituk Ingalaterran lehorreratzeko eta han borrokatzeko!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 200. orr.

Hamabi urteetatik Charles VII.a erregea zerbitzatu zuen, arkulari gisa, gerra-gizonek bahitua Normandiako herri ordokian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.

Ez baita ez parlamentarioa ez eta gerra-gizona ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 236. orr.

Martziala ere bai, Mendi Garaiko Pinu, halako kuarteten asmatzailea, esan bezala, gerragizona baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 207. orr.

Gerra-gizonen janzkeraren zehaztasunak.  Berria - Kultura   2006-01-24

· Afganistango Ghor eskualdeko gerra gizon Abdul Salaam Khan armak utzi eta Gobernuarekin negoziazioak abiatzeko prest agertu zen atzo, baldin eta gainontzeko gerra gizonek ere erabaki bera hartzen badute. herria¬

Bertan babesa duen beste gerra gizonarekin, Ata Mohamedekin, botere lehia du.  Berria - Mundua   2004-07-24

6 gerra lehertu (20 agerraldi, 5 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 172 agerraldi) gerra piztu.

Ia tertulia sortu berritan alde egin behar izan zuen Joycek Triestetik gerra lehertu berriaren ihesi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 53. orr.

Seguruena gerra lehertuko zen, eta ergelek irabaziko zuten, ergelek, Mariok esana, beti irabazten zutelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Arazoa are larriagoa da Tbilisiko gobernuaren eta independentzia nahi duten errepubliken arteko gerra lehertzear dagoelako.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Mundu Gerra lehertu zenean, Irlandan zegoen Beckett ama bisitatzen.  Berria - Kultura   2006-04-11

7 gerra piztu (138 agerraldi, 22 liburu eta 26 artikulutan; ETCn 713 agerraldi) ik gerla 4.

Frantziaren eta Ingalaterraren arteko gerra piztu eta krisia zabaldu aurretik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Otomandar Inperioaren eta Errusiaren artean K.o. 1768an gerra piztu zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Fortunato Agirre bertako agintari nagusia zen 1936ko gerra piztu zenean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

1946an amerikar nazionalitatea lortu zuen eta Bigarren Mundu Gerra piztean bakearen aldeko jarrera agertu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-26

Hitlerrek beste aitzakia bat izanen luke gerra pizteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Gerra piztu eta alemanak Frantzian sartu ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Eta gerra piztu aurreko udan, Valladolidera destinatu zuten kanonigo.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.

Gerra piztear dela, nonbait, itsasertzeko herri batean, ama bat negar batean ari da bere lurretako mugak zedarritzen dituen egurrezko hesiaren alboan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

7a gerra zibil

Gerra zibilek hiritar ugariri ekarri zieten heriotza. Eta denen artean zikinena gerra zibila da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Kartagoren eta Korintoren gainbeherak areagotu egin zuen Marseillaren ospea; eta, gerra zibilak etorri izan ez balira, [...] zoriontsu izango zatekeen erromatarren mendean, hauek ez baitziren batere jeloskor haien merkataritzagatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Gerra zibil helenikoa kartagoar eta akemenestarrentzat tentazio saihestezina zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Perugiako gerra zibilak piztualdi ezberdinak izan zituen: 1214an, 1217an, 1223an eta 1225ean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Sarriegiren heriotzak, hala, Donostiaren bizitzaren ziklo baten amaiera moduko sinbolo bat dirudi, gerra zibilek ezaugarritu zuten XIX. mende haren amaieraren sinbolo bat.  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Boltxebikeak Errusian, faxistak Italian, gerra zibila Irlandan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Elena Andreievna ederra, Serebriakoven emaztea, gosez eta hotzez hil zen 1918-1921 arteko gerra zibilean, eta urte horietako batean fusilatu zuten Vania, errekisarako garia ezkutatzeagatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 140. orr.

Espainiako Gerra Zibilean borrokatu ziren Garibaldi Brigadetako komandante ospetsuenetakoa izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

1936-39ko gerra zibilaren inguruan izpiritu edo arima espainola erruz aipatu da literatura falangista nahiz tradizionalistan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 269. orr.

Zaldibian, Gerra Zibilean fusilatutako bi gazteren hezurrak agertu dituk.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 109. orr.

Gerra Zibilean Bilbotik itsasontzian ihes eginiko "gerrako haurren" irudiak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Militarra, gerra zibileko heroia.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 254. orr.

Haurrak dira, halaber, Kolonbiako gerra zibileko biktima nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-02-20

Afrikako herrialde gehienetan, berriz, adierazpen askatasunaren aurkako erasoak gerra zibilarekin eta diktadurarekin daude loturik.  Berria - Gaiak   2004-01-07

8 mundu gerra ik gerla 5.

Bigarren Mundu Gerrako urteetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

Espainiako gerra Bigarren Mundu Gerraren atarikoa izan ei da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Lehen Mundu Gerran beste inon ikusi izan ez diren operazio militar korapilatsu eta zorrozki antolatuetan ekinez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Errusiaren ahalegin militarrak 1914-18ko mundu-gerran izandako kolapso lotsagarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Hogeita Hamar Urteko gerra, Napoleonen gerrak, Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

-Beste hau ere 1962koa duk, Kennedyk errusiarrei misilak Kubatik atera zitzatela edo bestela Hirugarren Mundu Gerra piztuko zuela mehatxatu zienekoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aebetako gerra (11); aljeriako gerra (8); artean gerra (15); artean gerra zibila (8); arteko gerra (55); aurkako gerra (67); baina gerra (37); baita gerra (10); bat gerra (11); behin gerra (8); beste gerra (33); beste gerra bat (16); bi gerra (17); bigarren gerra (31); bigarren mundu gerra (68); da gerra (47); dago gerra (8); den gerra (20); dira gerra (16); du gerra (26); duen gerra (11); dugu gerra (9); duk gerra (13); dut gerra (7); dute gerra (7); edo gerra (16); egindako gerra (9); ekain gerra (22); ere gerra (19); espainiako gerra (68); espainiako gerra zibila (11); espainiako gerra zibilaren (13); espainiako gerra zibilean (8); eta gerra (274); eta gerra krimenak (7); eta gerra ondoren (8); eta gerra santua (22); eta gerra zibila (12); eta irakeko gerra (8); ez da gerra (13); ez gerra (17); genuen gerra (8); gero gerra (13); gero gerra etorri (7)

gerra abiatu (10); gerra aldarrikatu (8); gerra amaitu (82); gerra amaitu arte (8); gerra amaitu eta (14); gerra amaitu ondoren (10); gerra amaitu zenean (8); gerra amaitua (8); gerra amaituta (15); gerra amaitutakoan (9); gerra amaitutzat (7); gerra amaitzean (8); gerra amaitzear (8); gerra amaitzeko (9); gerra aurrean (25); gerra aurreko (61); gerra aurrekoak (7); gerra aurretik (42); gerra baino (20); gerra baino lehen (7); gerra bat (59); gerra batean (25); gerra baten (18); gerra bitartean (8); gerra bukatu (70); gerra bukatu eta (17); gerra bukatu ondoren (8); gerra bukatuta (14); gerra bukatutakoan (8); gerra bukatzen (8); gerra da (21); gerra deklaratu (25); gerra deklarazioa (18); gerra dela (12); gerra denboran (25

gerra edo (9); gerra egin (31); gerra egiteko (13); gerra egiten (13); gerra egoera (12); gerra ere (9); gerra estrategia (20); gerra eta (134); gerra eta bakea (18); gerra etorri (16); gerra etorri zen (8); gerra euskal (8); gerra ez (42); gerra ez da (15); gerra ez zen (7); gerra galdu (33); gerra garaian (133); gerra garaiko (35); gerra handia (15); gerra handian (9); gerra handiko (7); gerra hartan (24); gerra hasi (126); gerra hasi aurretik (13); gerra hasi baino (18); gerra hasi eta (13); gerra hasi zen (7); gerra hasi zenean (26); gerra hasi zenetik (11); gerra hasita (8); gerra hasteko (7); gerra hau (34); gerra hegazkin (10); gerra honek (14); gerra honetan (11); gerra hori (15); gerra horiek (10); gerra horretan (7); gerra hotza (20); gerra hotzaren (26); gerra hotzaren garaian (11); gerra hura (19)

gerra irabazi (17); gerra irabazteko (7); gerra izan (22); gerra izan zen (10); gerra jaun (10); gerra justifikatzeko (12); gerra kazetari (7); gerra kontseilu (7); gerra kontseilua (8); gerra krimen (12); gerra krimena (7); gerra krimenak (56); gerra krimenak egin (9); gerra krimenak egitea (7); gerra krimenen (9); gerra krimenez (11); gerra krimentzat (8); gerra legea (31); gerra legea ezarri (10); gerra lehertu (7); gerra madarikatu (9); gerra nahi (8); gerra ondoko (26); gerra ondoren (43); gerra ondorengo (12); gerra osoan (7); gerra ostean (44); gerra osteko (34); gerra pizteko (7); gerra piztu (38); gerra piztu zen (7); gerra prebentiboa (7); gerra preso (17); gerra presoak (17); gerra santua (32); gerra talde (15); gerra zela (12); gerra zela eta (10); gerra zibil (31); gerra zibil bat (9); gerra zibila (160); gerra zibila hasi (7); gerra zibila pizteko (17); gerra zibila piztu (7); gerra zibilak (23); gerra zibilaren (47); gerra zibilaren ondoren (8); gerra zibilari (12); gerra zibilaz (8); gerra zibilean (77); gerra zibileko (19); gerra zikina (17); gerra zikinaren (11)

gure gerra (13); hau gerra (7); irakeko gerra (68); irakeko gerra eta (7); iraken aurkako gerra (11); iraken gerra (13); iraken kontrako gerra (8); izan zen gerra (11); jose luis gerra (8); kontrako gerra (45); lehen gerra (15); lehen mundu gerra (22); luis gerra (8); monoteismoa eta gerra (16); mundu gerra (149); mundu gerra amaitu (8); mundu gerra bukatu (9); mundu gerra eta (9); mundu gerra osteko (8); oraindik gerra (7); terrorismoaren aurkako gerra (15); terrorismoaren kontrako gerra (11); txetxeniako gerra (7); urteko gerra (17); zela gerra (9); zen gerra (56); ziren gerra (14); zituen gerra (9); zuen gerra (46); zuten gerra (19)

arteko gerrak (11); aurkako gerrak (10); baina gerrak (9); bigarren mundu gerrak (9); bigarren mundu gerrako (16); eta gerrak (28); eta gerrako (31); gerrak ekarri (8); gerrak eragindako (10); gerrak eta (46); gerrak ez (11); gerrak iraun (11); gerrak iraun zuen (7); gerrako azken (7); gerrako biktimei (10); gerrako biktimen (7); gerrako eta (7); gerrako kontuak (15); gerrako lehen (8); gerrako pilotu (9); gerrako preso (7); golkoko gerrako (8); irakeko gerrak (21); lehen mundu gerrak (7); lehen mundu gerrako (12); mundu gerrak (27); mundu gerrako (40); vietnamgo gerrako (8)

arteko gerran (7); aurka gerran (7); aurkako gerran (17); baina gerran (8); bigarren mundu gerran (55); bosniako gerran (7); dira gerran (7); ere gerran (10); espainiako gerran (21); eta gerran (30); gerran ari (14); gerran bezala (7); gerran borrokatu (7); gerran edo (7); gerran egon (9); gerran ere (14); gerran eta (22); gerran ez (12); gerran galdu (12); gerran gaude (7); gerran hil (17); gerran hildako (18); gerran izan (14); gerran izandako (7); gerran parte (22); gerran parte hartu (10); gerran sartu (22); golkoko gerran (11); irakeko gerran (17); kontrako gerran (17); lehen mundu gerran (21); mundu gerran (119); vietnamgo gerran (14); zen gerran (11); zuen gerran (10)

aurkako gerraren (9); bigarren mundu gerraren (70); bigarren mundu gerratik (7); bigarren mundu gerraz (13); espainiako gerraren (11); eta gerrara (8); eta gerrarako (11); eta gerraren (55); eta gerrari (12); eta gerraz (8); gerrara joan (31); gerrara joateko (13); gerraren alde (12); gerraren amaiera (13); gerraren amaieran (9); gerraren aurka (25); gerraren aurkako (36); gerraren aurreko (9); gerraren aurretik (14); gerraren berri (10); gerraren bukaera (7); gerraren eta (37); gerraren garaian (18); gerraren inguruan (16); gerraren inguruko (7); gerraren kontra (21); gerraren kontrako (30); gerraren ondoren (74); gerraren ondorengo (7); gerraren ondorioak (8); gerraren ondorioz (25); gerraren ostean (37); gerraren osteko (8); gerrari buruz (33); gerrari buruzko (41); gerrari eta (8); gerrarik ez (12); gerraz eta (14); gerraz geroztik (27); gerraz hitz (9); golkoko gerraren (11); irakeko gerraren (41); irakeko gerraren aurka (9); irakeko gerrari (11); kontrako gerraren (12); lehen mundu gerraren (27); mundu gerraren (155); mundu gerraren ondoren (33); mundu gerraren ostean (24); mundu gerratik (14); mundu gerraz (17); mundu gerraz geroztik (11); terrorismoaren aurkako gerraren (7); urteko gerraren (7); vietnamgo gerraren (17); zen gerraren (7)

bi gerren (7); bi mundu gerren (9); gerren artean (7); gerren arteko (7); mundu gerren (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus