Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geroratu, gerora(tu), geroratzen 1 du ad geroko utzi.

Galderak etenda utzi eta erantzuna geroratzen zuen, bezeroei begietara zuzenean begiratuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Gatazkaren gainditze posiblea etengabe geroratzen duten jarrerak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 18. orr.

Iragana etengabe geroratzen den artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

Gainera, geroratu egin nahi nuen gelatxo ilun hartan sartzeko unea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Erabakia geroratua nuen, estakuru-mestakuru, auzia atera zen guztietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Plana geroratzea komeni dela iritzi dio Jordi Sevillak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Azken batez, ez da afera hori geroko geroan geroratzen duen lehen aldia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 301. orr.

Salamanca aspaldiko ametsa zuen, ordea, diru eta aukera faltan beti geroratua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 296. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Oraindik Anarekiko hitzordu geroratuak ematen zidan amorraziopean iritsi nintzen Josurenera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Denbora geroratuaren urrunketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Opari ote, ala bonba geroratu bat?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Bonba geroratu bat zen liburutegi hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat geroratzen (3); geroratu bat (3); geroratzen ahal (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus