Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gernua da urea gorputzetik ateratzeko garraiobidea, giltzurrunek sortzen duten jariakin bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Gernuarekin nahasitako giza gorotz ustelaren kirats higuingarria. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.
Kiratsa zetorren arrotik, paperolaren gernu karmina fonderiaren berotasun itogarriari gain hartuz. alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.
Gernua belztea ezaugarri nabarmen duen gaixotasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
80 mililitro gernu eman behar izan zituzten analisiak egin ahal izateko. Berria - Kirola 2004-06-16
Oso erraz detektatzen da glukosa gernuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Edandako hogeita hamar gramo alkoholeko, hirurehun gramo gernu gehiago produzitzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.
Animaliak artega mugitu dira gernu usaineko ilunpe epelean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 146. orr.
Gernu-kirats larria darion giroan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.
Etsaiaren gernu eta gorotz sunda nazkagarriari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.
Zure gernu isuria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
Marihuana erre zezakeen, Jai Alaiko odol eta gernu azterketek salatuko ote zuten beldurrik gabe. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 263. orr.
Gernu analisiak egiteko laginak. Berria - Kirola 2004-09-10
Gernu-ekoizpena murrizten du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.
Nire gernu-aparatuari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Gernu-inkontinentzia edo maskuriaren hustea kontrolatzeko ezintasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
Gernu tantak, urratuko eta sakailako odola. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 90. orr.
· Katu-gernuaren urrin mina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Errotariaren alaba gaixo zegoen; sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.
-Gibeleko gaixotasun bat du, kronikoa, larria -erantzun zion Andresek, ohetik urrunduz, neskak entzun ez zezan -; hidropesia gernu-debekuarekin okertu da orain. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
eta gernu (3); eta gernua (5); eta gernua sortzeko (3); gernu analisi (3); gernu analisiak (5); gernua eta (7); gernua sortzeko (3); gernua sortzeko gai (3); iragazi eta gernua (3)