Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerlari 1 iz gerraria, gudaria.

Ez beraz, otoi, guri aipa berriz gerlaren osperik ez gerlarien adorerik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

Brasidas Spartako gerlari zuhurra.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 119. orr.

Gerlari ospetsuenek, hala nola Montgomery ingeles jeneralak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Ostrogodoen ondotik, IX. mendean iritsi ziren sortaldetik magiar gerlariak, gero Hungaria izendatuko zen lurraldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

Irlandar gerlari guztien aurrean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.

Breifne klanetako gerlariak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 197. orr.

Berrogeita hamar mila gerlari zalditeriakoak ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Hansek hautaturiko gerlari-bizitzak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.

Migel Goiaingerua gerlari jantzian eta ezpata eskuinean duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.

• 2 izond

Pederastia herri gerlarien bizioa izan da beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.

Oso gizon arriskutsua dela, eta, beraz, oso preziatua gobernu gerlari edo errepublikar batean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Heroi gerlariak su ematen dio behiala bizia arriskatuz salbatu zuen hiriari...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Harro mintzatu zen neska gerlariez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 133. orr.

Baina, ez al naiz menturaz Eorlen Etxekoa, birjina gerlaria, eta ez inude hutsa?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 62. orr.

Heriotza jolas gisa ikustearen poderioz bihurtu zen herri hura gerlari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

3 gerlari ohi

Astelehena 19, 10.30etan herriko gerlari ohien meza.  Herria   2005-09-15

Bazen bulta bat bera baino hamabost urte zaharrago zen Bettan gerlari-ohia gibeletik zuela neskatxak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Jean Etxepare medikuaren eta 1914-18ko "gerlari ohi" gehienen arabera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Gerlari ohi medailadunen prozesioekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Oxobik sumatzen zuela, bere gerlari ohi lagun anitzek ez bezala, goiz edo berant, politikak gaina hartzen ahal ziola gerlari eta indarkeriari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus