Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gerlabide (orobat gerla(-)bide) iz gerraz baliatzen den bidea.
Irakeko diktadoreari amore emanarazi beharrez, beren populuen iritzia enganatuz, gerla-bideari fidatu zaizkion Ameriketako eta Europako zenbait estatuburu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.
Miseria handia edo gerla bideak jasaiten dituztenek. Herria 2003-02-20
Hango gerla eta gerlabideekin, ez duela gehiago herri "saindu" horrek beilari eta bisitari miseria bat baizik. Herria 2004-12-30
Maleruski 1512an gerla bidez hartü züan Fernando Errege Katolikoak, eta 1515ean Gaztelari [...] lotü. Herria 2005-05-12
Ezin du nehork zaindu bere burua gerlabidez; atzoko etsaiekin bakea behar da eraiki. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.