Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaharrak, eriak eta haurrak elizan gerizatu ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 186. orr.
Hiri arrotz bateko motel merke batean gerizatu ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 42. orr.
Zalgurdi batean gerizatu nintzen eta hotelera itzuli. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.
Lanbroak gerizatu zituen ibilbide zati nagusienean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.
Ikasteko zuen gaitasunaz oharturik, San Klemente parrokiako erretoreak, aita Mathieuk, ttipi-ttipitik gerizatu zuen eta Joanttok erretorearekin ikasi zuen leitzen eta kontatzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.
Joantto xoko batean jartzera behartu zuen, soetarik gerizatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.
Bero pairaezinetik gerizatu beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.
Inolako babesik ez beheko kasernatik etor zitezkeen tiroetatik gerizatzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 23. orr.
Jakin behar da nork bere buruaren gerizatzen! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 24. orr.
Garat anaiek ez bazuten lortu beren egitasmoa, euskaldunen eskubideen gerizatzea, beste nehork ez zuen lortuko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.
Herri hizkuntzak gerizatuko dituen lege baten proposamena frantses Gobernuak bere gain har dezan. Herria 2004-09-23
Basoilar bat ez da hain ardura ikusten orain gure mendietan, legez gerizatua izanik ere. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.
Toki eder bezain gerizatu batean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.
Eta soldaduentzat berdin zen hiltzen baldin baziren ere, gerizatuak eta presoak edozein gisaz exekutatuak zirelako. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.
Azterketa zientifikoaren mundu gerizatuan geratu zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 164. orr.
Bagdaden, gune berdea deitutako eremu gerizatutik hurbil. Berria - Mundua 2004-07-28
"Gune gerizatu" horrek eman erraztasunei esker, batetik diru laguntzak, bestetik erraztasun fiskalak, sei urte barne 550 bizitegi berritu ahal izan ditugu Baiona xaharrean. Herria 2002-10-17
batean gerizatu (3); eta gerizatzen (3); gerizatu nahirik (3); gerizatu zen (4); gerizatu ziren (3); gerizatu zuen (4); gerizatzen dituzten (4); gerizatzen du (3); gerizatzen duen (3); gerizatzen zituzten (3); gerizatzen zuela (3); gerizatzen zuen (3); gune gerizatu (3); ongi gerizaturik (3)