Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gereziondo iz arrosaren familiako landarea, lorak sortetan dituena eta gereziak ematen dituena (Prunus avium).

Gereziondo garratzak berandu / loratzen dira, gozoak goizago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.

Gereziondo baten azpian zegoen eserita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

Kennet ibai bazterreko gereziondo loratuak ageri ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

Gereziondoz inguratutako elizan jotzen zuen biolin eder hura, gereziondo zurez egindakoa. kristal landuz eta gereziondo-lorez egindako apartamentu batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Gereziondo-zurezko pipa luze bat harturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

Gereziondozko pipa luze bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Gereziondozko oholari baino ez zion kolorea eman.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

Horra gereziondo goiz loratua, nexka maitemindua iduri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.

Erabat ihartuta zegoen gereziondo bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Mende batzuk lehenago erromatarrek mundu parte hartan ezagutzen ez ziren gereziondoak ekarri zituztelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus