Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerezi 1 iz gereziondoaren fruitua.

Gerezi gozoak gorriak dira/eta garratzak horiskak. Bidearen bazterrean gereziak onduxeak dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Urtero, gerezi beltz lodi-lodiak ematen zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Gereziak jaten etortzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

Gerezi baten hezurra eztarrian trabatu izan balitzait bezalaxe sentitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Auzoko gereziak lapurtzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

Gereziak jateko sasoia iritsi da / Baina ez da gerezirik inon ikusten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.

Bi saski bete gereziri hezurrak kendu behar izan genien bulegorako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

Eskutada bat gerezi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Kilo bat gerezi jaso nituen bulegoan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 179. orr.

Beltzak zituen begiak, bi gerezi ilun eta mingots, ikusitakoa airez aire aireari lotzen ziotenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

Kultura ez da bixkotxaren gaineko gerezia.  Berria - Kultura   2004-03-31

Gerezia bixkotxaren gainean.  Herria   2005-02-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adar mutur batzuk hautsi eta beren gerezi mordoekin botatzen nizkien goitik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

Poltsikotik gerezi ale parea atera zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Gerezi sasoian gaudenez gero.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.

Gerezi denbora ia bertan mizpira ustelena bihurtu zitzaigula.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.

Gerezi hexurra falta!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi-txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 78. orr.

Ator xuriaren kolkoa gerezi mantxaz moretua genuela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

Almendra lehorrak, gerezi-konpota.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Gerezi-tartak, arbendol opil kurruskatsuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Gerezi ardoa egiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Gerezi koloreko xal bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Tresnaren zurak distira egin zuen eta da Ruari harritu zitzaion azalera atera zitzaion gerezi-kolorea; ez gutxiago, gelan barrena zabaldu zen gerezi usaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Ontsa iragan da igandean gerezi bestako eguna.  Herria   2004-06-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goiz-gereziak gustatzen zitzaizkion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

4 gereziondoa.

Gerezitik eroriz geroz ez zuen hitz bat erran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Gerezi-loreetara abiatu zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.

Tximinia piztuta zegoen, gerezi egurra erretzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Kajoiz betetako gerezizko altzari baten gainean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Ez zeukan tinta-usainik, ezta gerezi-erretxinaren eta haritz-azalaren usainik ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

5 gerezi-kolore izond

Artilezko kapela beltza buruan, amila bat gerezi-kolorea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

Biolin gerezi-koloreak, biolin gerezi-usainekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus