Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geraleku (ETCn 1.093 agerraldi) 1 iz geldilekua.

Kreazio-lan estatikoki perfektu horietako bat da, Egilearen geraleku diren horietakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Hemengo tren geltokiak, Auschwitzekoaren ostean gutxienez, herri bateko geraleku atsegina zirudien.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.

2 (autobus, tranbia eta taxiena) ik geltoki.

Semaforoetan eta beste geralekuetan lotu da autobusa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 98. orr.

Azken geralekua behar duenera iritsi da autobusa eta azkar jaitsi da andre argal eta luze bat, bidaikide bakarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 99. orr.

Aterpetxera ailegatu bitarteko azken geralekua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Autobusaren geralekuan, Hamed aurkitu nuen goizero bezala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 34. orr.

Bidaiari gehien hartu dituen [tranbia] geralekua San Mames izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Bere taxiari egokitu zitzaiolako tren-estazio ondoko geralekuaren nolabaiteko ardura.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 19. orr.

3 bigarren mailako tren geltokia.

Trenak ez dira geldituko Zarauzko San Pelaio auzoko geralekuan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus