Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geometria 1 iz matematikaren adarra, puntuen, lerroen eta gainaldeen tasun, erlazio eta neurketez aritzen dena.

Geometriaren perfekzioa eta artearen edertasuna bat eginik daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Bolumenen geometriaz baliatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Geometria eta astronomia irakatsiz. Irudikapen-espazioa geometria kartesiar objektiboaren arabera ez baina koordenatu polarrezko geometria subjektibo baten arabera definitu beharko litzatekeela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

"Kultura modernoan perspektibak pairatu duen krisiak badu zerikusirik geometria ez-euklidiarrek [...] ekarri duten espazioaren ikusmolde berriarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.

Gure aurrean dauden horizontalak geometria esferikoaren arabera behar dira ikusi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Geometria analitikoa (aljebraren bitartez lotura bat ezartzen baitu zenbakien eta espazio geometrikoaren artean): Fermat, Descartes.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Geometria lauarekin egin zuen bezala, espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Egonarriz ari naiz nire geometriako problema ebazten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

Konposizioaren geometriaren ideia nahiko berria dela ematen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik geometriko.

Geometria proiekzioei buruzko ideia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.

Lurraren eta eguzkiaren arteko geometria-aldaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Eta ez da geometria kontu soil bat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da geometria (4); edo geometria (3); eta geometria (11); eta geometrian (3); eta geometriaren (6); eta geometriaz (3); geometria analitikoa (5); geometria analitikoaren (3); geometria eta (5); geometria ez (3); geometriaren ikuspegitik (3); hiriaren geometria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus