Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geomantzia iz lurrean eginiko lerro edo irudiak interpretatuz asmatzeko antzea.

Harreman estua du geomantzia eta erradiestesiarekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

Baina hildakoaren arnasa sumatzeko geomantziaren legeak bezainbeste behar dituzu zeure ikarak ezagutu, pultsioen kodea interpretatzen jakin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Orduan bururatu zitzaion harearen gainean geomantziazko figura bat marraztea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Berehala bete zen geomantziazko iragarpen iluna.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus