Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

genoma iz 1 zelula baten kromosoma bikoteen kopurua, espezie bakoitzaren ezaugarria dena.

Genoman dago gizaki bakoitzaren gene multzoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Gene guztiak deskribatu ondoren gizakiaren genoma osoa deskribatua geratuko litzatekeelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

Oiloaren genoma deskodetu dute.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Nazioarteko zientzialari talde batek Rhodococcus equi bakterio patogemoaren genomaren sekuentzia aztertuko du.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Artoaren genoma erabat aldatzeko.  Berria - Kultura   2004-06-05

Jakin nahi dugu, adibidez, zer diren genoma eraldatua duten landareak eta bere kontsumoak kalteak ekar ote ditzakeen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik genomiko.

Gizakiaren genoma mapa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakurrak zakur egiten dituena, hain zuzen ere, zakur-genoma delakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

Aditzera eman zuenean giza genoma atalka identifikatua zuela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

Garbi dago giza genoma dezifratzeak hainbat arriskualdi ekar ditzakeela ondotik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

Giza genoma aletu edo sekuentziatu zutenetik.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Giza genomaren ADN-sekuentziak finkatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Gizaki genomaren kopia bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus