Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

genetika iz 1 biologiaren adarra, geneak eta ondoretasunaren legeak aztertzen dituena.

Urte batzuetan, ondoretasunaren ezaugarri nagusiak argiratu ziren, genetikaren "legeak" izango zirenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Apurka-apurka joan ziren onduz genetika klasikoaren eta mekanika kromosomatikoaren legeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Darwinen teoria eta Mendelen genetikaren elkartzea ez zen inola ere gozoa izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Konturaturik mundu biziaren bihotz-bihotzean genetikari zegozkion auziak zeudela, biologia berri bat asmatu zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.

Genetika molekularraren bidezko azterketa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Oraintsuago, eredu kimiko hori zabaldu egin da fisika eta genetikako ideiak bereganaturik, eta biologia molekularra deritzon zientzia berria sortu da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Beste inork erabiltzen ez zituen genetikako liburu haietakoren bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.

Genetikaren loteria eskuzabalegia izan zen berarekin, eta zenbaki irabazle guztiak egokitu zitzaizkion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik genetiko.

Eredutzat balia zitezkeen genetika-, fisiologia-, patologia-azterketak egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Genetika-ezaguera handi samar bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Mundu osoko genetika-laborategi guztiak ixteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Setio eta eraso latzean oldartu zen Lyssenko sobietar genetika-eskola ordura arte bikain askoaren aurka.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Ez ginela txanpon beraren bi aldeak, baizik eta genetika-zientzia oroahaldunaren anaia bikiak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.

Ruben Lisker genetika adituaren arabera arazoa zera da: [...].  Berria - Gaiak   2004-01-21

Genetika aldetik desberdinak gara, inguru kultural desberdina daukagu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miodrag Stojkovic Newscastleko Unibertsitateko Giza Genetikaren Institutuko irakaslea.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Harrezkero, zabalik zeukan bidea giza genetikak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus