Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

genesi 1 iz sorrera, hasiera.

Teorien genesian egon diren faktore sozialetatik abiatuz ulertu behar dugu zientzia?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Hain zuzen ere, eskuetan duzun liburuan aurkituko duzu Peter Panen genesi hori.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Egia da bakardadeak patologia asko lagun ditzakeela, baina minaren genesian ez dago bakardadea.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Gure umeek horrela ikasten dute eskolan gizakiaren genesia, Darwin eta ondoko kontu horiek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.

Gizabanakoaren genesia giza naturaren genesiaren bilduma, laburpena edo eredua dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 98. orr.

Ez bide dago Gaztelako erromantzearen genesian euskararen ekarpen kontrastaturik.  Berria - Kultura   2004-06-29

Idazle katalan eta euskaldunen jatorrizko sorburu edo genesia katalana eta euskara izatea.  Berria - Kultura   2004-06-29

ETA izan bada azken mende erdian euskal politikaren gertakari nagusia, ba al zuen bere genesian gaur egunerako salbatzea merezi duen txinpart iraultzailerik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 115. orr.

2 (G larriz) Hasiera, Bibliako liburua. ik hasiera 7.

Moisesi Sinai Mendian errebelatutako lege judua, eta Pentateukoan edo Moisesen bost liburuetan dagoena: Genesia edo Hasiera, Exodoa edo Irteera, Lebitarren Liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

Hasiera edo Genesiko lehenengo hiru kapituluetan oinarritua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

"Rúakh" hitz txit distira dotorekotik [...] "hats" esan nahi baitu eta Genesiaren bigarren ahapaldi goibel eta miragarrian irakur baitaiteke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Lekukotasunik zaharrena Genesi 6,14an ageri da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

Ez nuen uste zure aurpegia berriz ikusiko nuenik -esan zuen Simcha Davidek, Genesiko hitzak errepikatuz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Itun zaharreko Genesis-eko hiru pasarteak.  Berria - Kultura   2004-01-20

TAMAR alargunaren narrazio laburra Genesi liburuan txertatua dago.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus