Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

genero (ETCn 94.984 agerraldi; orobat jenero ETCn 616 agerraldi) iz 1 ezaugarri orokor berak dituzten zeren multzoa.

Gainera, piztien genero berekoak gara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Delitu baten inguruan, generoaz beharrean espezieaz galdetzen dutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Honako lau genero hauetara laburbil daitezke giza izatearen gaitasunak: gorputzaren indarra, esperientzia, arrazonamendua eta pasioa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 57. orr.

Betegintasuna eta betegingabetasuna ez dira, bada, egiazki, pentsatzeko moduak besterik, hau da, mota bereko edo genero bereko banakoak elkarren artean konparatuz osatzen ditugun adigaiak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.

Azkenik, genero gorena ikusmuga orokorra eta egiazkoa izaki [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.

2 (literaturan eta arteetan)

Ez du batere gustuko literatura generoen arabera sailkatzea.  Berria - Kultura   2004-09-18

Generoekin eta azpigeneroekin jolasten du, eta idazkera mota ezberdinez baliatzen da kasu bakoitzean egilea.  Berria - Kultura   2004-05-26

Borgesenak genero narratiboko beste mota batzuen antipodetan daude.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 12. orr.

Demagun, esaterako, genero judiziala, "iraganeko kontuez arduratzen den genero erretoriko-pertsuasiboa".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Zuen herrian, bigarren mailako generoa da nobela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.

Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Ipuina ez dela edonoren eskura dagoen generoa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 135. orr.

Izumenezkoa, aldiz, esan den bezala, polizia eleberriaren generoan sartzen da.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 16. orr.

Iritzi artikuluez gain beste genero asko landu zituela.  Berria - Kultura   2004-10-30

Ez niri galdetu zer generotan sailkatzekoa den liburu hau, ez dakit eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Proposatzen hasita, erretorikaren generoak birpentsatzea proposatuko nuke aurrena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Nobela laburra ez baita gurean sarri jorratutako generoa.  Berria - Kultura   2004-06-12

Espezializaturik dago nonbait komedia arinaren generoan.  Berria - Kultura   2004-03-11

Paisaiaren generoaren barruan koka dezakegu nire obra hau.  Berria - Kultura   2004-01-24

Dokumentalaren generoa indarra hartzen ari da Zinemaldian.  Berria - Harian   2005-09-15

Genero eta estilo guztietako zinema eskaintzea.  Berria - Kultura   2004-09-28

Hainbat musika genero nahasten dituzte, hala nola: saltsa eta hip hopa.  Berria - Kultura   2004-06-11

Italian zailtasun handiak ditugu generoko filmak ekoitzi eta banatzeko.  Berria - Kultura   2004-11-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatura genero berri baten sortzailea izan zela ere esaten da, polizia eleberriarena hain justu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Literatur genero batzuk ere bultzatuko ditugu, erakusketa ibiltarien bidez.  Berria - Kultura   2004-12-07

Berezitasun horiek literatur genero bakoitza definitzeko nahikoa zirela uste zuen Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Autobiografia-jeneroaren aurkako iritzi sendoa zaukaat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 38. orr.

Kronika generoan ere azkenaldian asko erabiltzen da subjektibotasun hori.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Eleberri genero berri bat sortu da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Teleberri generoa 1941ean jaio zen Manhattaneko Empire State eraikinean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

4 izaki bizidunen taxonomian, familiaren eta espeziearen arteko maila.

Generoak, espezieak eta azpi-espezieak. Tadarida generoko saguzarrek portaera nahiko bitxia dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 95. orr.

Pyrophorus generoko intsektu bat dela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 141. orr.

Asphodelus generoko loreen edertasuna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 150. orr.

Odolen eta nazioen ahanztura, giza generoaren solidaritatea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Eskarmentua eta giza jeneroaren ezagutza sakonagoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

· irud Kazetari ona benetan jenero urria da gure herri honetan, kazetari ona izateko idazle ona izan behar delako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

5 gramatikan, izenak-eta zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika kategoria.

Eguna-gaua, genero femeninoa eta maskulinoa.  Berria - Kultura   2004-04-06

Euskarak ez du horrelakoetan generorik markatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.

Genero maskulinoko edutezko izenordaina.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Genero guztietako izenak ezagutzera ematen baititu, eta bera genero neutroko izena da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 182. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Aktore hitzaren genero-markaren ezak anbiguitate polita ematen dio esaldiari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

· Ez al duk oraindik ikasi sexua eta gramatika generoa bereizten?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.

7 sexua dela-eta egotziriko gizarte rola.

Generoa, berriz, sexuaren arabera, gizarteak norbanakoari egozten dizkion arau, esanahi edo rolekin lotzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Emigrazioa, generoaren araberako bazterketa eta «terrorismoa eta horren kontrako erantzun instituzionala» aztertu Etorkinak eta generoaren araberako bazterketa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Genero kontzientzia eta generoari buruzko agenda politikoa garatu beharraz gogoeta egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Europako dirua jasotzen duten programek genero ikuspuntua jorratu behar dute, baina ez da gehienetan horrelakorik gertatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiago du bere burua biztanle feministatzat jo, genero diskurtsoetan sar ez dezaten.  Berria - Kultura   2004-12-18

Genero terrorismotzat joko nuke nik emakumeok pairatzen ari garena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Eta genero antropologiak argi utzi du ezin dugula inongo gizarte egiturarik ulertu genero ikuspegia kontuan izan gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Genero diskriminazioa ez du arautzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Haurren heziketaz arduratzen den Urtxintxa eskolako genero arduraduna.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Genero Politikaren errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Jenero paritatea integratu beharko du Europako itun berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

9 salgaia.

Lehen baino genero gehiago atera behar duzu, zor gehiago egiten duzu eta bizimodua bera garestitzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Jeneroa garraiatzen irabazten zuen jornala, eta jenero nagusia, kasik bakarra, arraina zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 113. orr.

Oso espezie urria da eta halexe animatu zen Pedro generoa zertxobait gehiago aztertzera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Jeneroa ezagutzen zuen espezialista, etxekoandre hura, suntsitzear baitago.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.

9a (droga izendatzeko)

Venezuelan bost urteko kartzela ekarriko lidakeen jeneroa. Osakiretsan bilatzen dute jeneroa, jenero fina, eta modu onean gainera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.

10 (jenero forman) klase, mota.

Bi idazkigileek harrapatu nahi luketen neska jeneroa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Neure artean pentsatzen ninan: Sonjak berak igarriko ziok gixon jenero horri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 91. orr.

Groenlandian, 60tik gora elur jenero bereizten dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Eguraldi jenero batetik besterako aldaketa zetorrenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Iparraldean jorrail-ogi deitzen zaio pazko-opil jenero bati.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.

11 genero berdintasun (ETCn 395 agerraldi)

Genero berdintasuna lortzeko tresnak. Genero berdintasunerako politikak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

2002an Genero Berdintasunerako Lan Taldea osatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

12 genero indarkeria (ETCn 4.329 agerraldi)

Debate irekia da, baina egia da sozialki zabalduta dagoela genero indarkeria: aurrerakoia da eta sustraiturik dago emakumeen mugimenduetan. Genero indarkeriak ETAk baino jende gehiago hiltzen duela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Genero indarkeriaren Nafarroako azken biktima.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Feminismoak nahiko onartuta dauka genero indarkeria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Espainiako Genero Indarkeriaren kontrako Sare Feministako kidea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Espainiako Gobernu berriak Genero indarkeriaren aurkako Lege Integrala lehenbailehen jarri behar duela abian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Manifestazioaren ostean, genero indarkeriari buruzko hitzaldia eskaini zuen Marcela Lagarde feminista mexikarrak.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritza Nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Aurtengo lehen seihilekoan genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketen %20 etorkinei dagozkie.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina genero (3); bateko bertsolaritza genero (3); bertsolaritza genero (4); bertsolaritza genero berezia (3); beste genero (12); bi genero (4); da genero (6); dagoen genero (3); dela genero (3); den genero (5); diren genero (3); du genero (7); duen genero (4); dute genero (5); edo genero (5); erretorika genero (5); erretorikaren genero (3); eta genero (42); eta genero indarkeria (6); eta genero indarkeriaren (5); euren genero (3)

genero bakoitzaren (3); genero bat (14); genero baten (7); genero beltzeko (3); genero berdintasuna (8); genero berdintasuna lortzeko (3); genero berdintasunaren (3); genero berdintasunaren aldeko (3); genero berean (3); genero bereko (3); genero berekoak (3); genero berezia (5); genero berriak (3); genero dimentsioa (3); genero diskriminazioa (6); genero edo (5); genero epidiktikoa (5); genero eragina (5); genero eragina neurtzeko (4); genero erretoriko (3); genero eta (13); genero gehiago (3); genero gisa (9); genero guztiak (10); genero hau (4); genero hori (8); genero horrek (3); genero horren (6); genero horretan (3); genero ikuspegia (9); genero ikuspegitik (4)

genero indarkeria (138); genero indarkeria bi (8); genero indarkeria da (3); genero indarkeria ez (3); genero indarkeria gizon (22); genero indarkeria hiru (5); genero indarkeria jasan (3); genero indarkeria justifikatzeko (3); genero indarkeriak (7); genero indarkeriarekin (7); genero indarkeriaren (65); genero indarkeriaren aurkako (13); genero indarkeriaren aurrean (3); genero indarkeriaren kontra (3); genero indarkeriaren kontrako (14); genero indarkeriaren ondorioz (3); genero indarkeriaren prebentziorako (3); genero indarkeriari (9); genero indarkeriari buruzko (3); genero indarkeriaz (5); genero landu (3); genero literario (5); genero nortasunaren (3); genero nortasunaren legea (3); genero politikak (3); genero roletan (3)

bere generoan (13); bi generoen (3); den generoa (4); direnen generoan (3); duen generoa (4); erretorika generoetan (3); eta generoa (6); eta generoak (3); eta generoaren (5); eta generoaz (3); eta generoen (3); generoa da (6); generoa eta (11); generoa ez (3); generoan sartzen (3); generoaren arabera (7); generoaren araberako (6); generoaren araberako bazterketa (3); generoaren barruan (5); generoaren nortasuna (3); generoari buruzko (4); generoari dagokionez (4); generoen artean (3); generoen arteko (21); generoen arteko aldea (3); generorik kutunena (3); generorik kutunena ipuina (3); giza generoa (3); giza generoaren (9); hainbat genero (3); hobea bere generoan (3); homo generoan (4); ia genero (3); ia genero guztiak (3); literatur genero (9); literatur generoa (3); literatur generoak (3); zein generotan (4); zer genero (3); zuen genero (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus