Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
generadore (orobat jeneradore) iz energia, bereziki energia elektrikoa, sortzen duen makina.
Plutonio erradiaktiboa darabiltzaten generadoreak. Berria - Gaiak 2004-06-30
Generadorearekin ariko zarete? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 25. orr.
Ospitaletan jeneradoreak ezarri ziren, estatu guztian errudun bat bilatzen zen bitartean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.
Betiko lekuan zagok, generadorearen atzean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 181. orr.