Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
geltokiburu (orobat geltoki(-)buru) iz geltoki bateko buru den pertsona.
Geltokiburua bulegora erretiratu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.
Geltoki-buruak jaso du bandera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 221. orr.
Euskotrenek azaldu duenez, oraindik ez dira kalteen ondorio ekonomikoak zenbatu, baina gaurtik aurrera, orain arte ez bezala, geltokiburu batek egin beharko du lan Mallabiako geltokian. Berria - Ekonomia 2004-07-25
Kamioiak, txanelak, tankeak, soldaduak, kanoiak, zaldiak, geltokiak, trenak geltokietan, geltoki buruak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 140. orr.