Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pausoa geldotzen ari ginela konturatu zenean, gelditzeko aitzakia bat aurkitu zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.
Hori bai beldurra, xure eta herritar guztien urratsak trabatzen, geldotzen eta mugatzen dituena. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Ene begi faltsuen ibileraren geldotzeaz ohartua. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.
Idoiari ez nion ezer gehiagorik esan Adelaz nituen kezkei buruz, ez bainuen nahi nire neskaren bizitasuna geldotu, lehendik ere bazeukan-eta nahikoa buruhauste etxean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.
Noiz nahi zuen erritmoa geldotu edo azkartzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 136. orr.
Hogeiren bat metro falta direla guztiek geldotu dute abiada. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 24. orr.
Zaharrak geldotu egiten du berriaren hazkundea. «Kuskue tanden», 2004 - 48. orr.
Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.
Ez da nahikoa, edozein modutan, horietan bilatzeko ez historia geldotzeko arrazoia ezta bera azkartzekoa ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 176. orr.
Baina kiratsaren sarkorrak berak geldotzen ninduen, soraiotzen, sortzen... Txillardegi «Putzu», 1999 - 281. orr.
geldotu egin (3); geldotuko dela (3)