Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

geldotasun 1 iz geldoa denaren nolakotasuna.

Badira, jakina, gizon geldoak, geldotasuna ordea etsimen modu huts egin bat da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Baserriaren geldotasunean ohatuak zeudela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

Eta Luca agertzen zen, gizen, dena tintaz zikina, bere geldotasunaren lanbroetan, printze bat bezain patxadatsu eta axolagabe.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.

Seinanen hezurrak entzun ziren haltsarretan txertatzen, geldotasunaren oreka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Bihotza martxan jarri eta geldotasuna astinduko didan freskura berria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 235. orr.

Prozesu baten geldotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Udako beroak berezkoa duen moteltasunari arratsaldeak ohi dakarren geldotasuna erantsi zaio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Gaixoak bizkar eman behar diola denboraren geldotasunari.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 41. orr.

Azterketaren mailak biderkatu egin dira, mugikortasun politikotik hasi eta "zibilizazio materialaren" geldotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Lokartutakoaren geldotasunetik bozkariozko aldarterantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Geldotasunaren aztaparretan harrapatua zen, lotsaren lotsaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Auto ilara noizbehinka apurtxo bat mugitzen zen, halako geldotasunez non Lucy berriro hasi baitzen kezkatzen eta erlojuari etengabeki so egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Geldotasun egoera hori, hasieran, "hausnarketa"tzat deskribatu zuten erizainek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

· Gorputz-geldotasuna da bertsolarion ezaugarrietariko bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta geldotasuna (3); gorputz geldotasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus