Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geldiune batean, te hartzen ari ginela, arduradunak esan zidan bazekiela nor nintzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.
Ibili luze horretan izan dira geldiuneak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 217. orr.
Nire "gorabide" miragarriko lehendabiziko geldiune miragarria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 34. orr.
Geldiuneak hitzen arteko hutsuneak ziren. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 22. orr.
Bat-bateko geldiuneak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 45. orr.
Bederatzi eguneko geldiune baten ostean. Berria - Kirola 2004-05-21
Geldiuneak eginez, Negebetik Betelera itzuli zen, beste behin ere oihal-etxola kokatua zuen lekura. Elizen arteko biblia Has 13,3
Geldiunea egin zuen, bere teoria ahalik eta laburren azaltzeko kontzentratuz bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.
Urtza izeneko presa hartan geldiune bat egin ondoren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.
Ontziak hurrengo geldiunea Baionako portuan egingo zuela. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Trenak Ivrean egin duen geldiune laburrean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.
Arantxak astiro hitz egiten du, umiltasunez, geldiune luzeak eginez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.
Preso egin izan ondoan, bi geldiunez 100 kilometro egin ginituen eta Dieuze-ko kontzentrazio zelaian bildu gintuzten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.
Bidegurutze bat besterik ez zen, mendebalderanzko bidaia luzean kamioien geldiune aukerako bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.
Irlandako bake prozesua geldiunean dagoela. herria¬
Beheragoko ur-geldiune batean, ibaiak berak bota zituen bazterrera, hilotz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
eta geldiune (3); geldiune bat (18); geldiune bat egin (6); geldiune batean (3); geldiune baten (4); geldiune baten ondoren (3); geldiune labur (3); geldiunea egin zuen (3); geldiuneak eginez (6)