Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gelditze 1 iz zebilena edo ari zena gehiago ez ibiltzea edo aritzea.

Gero bat-bateko gelditze zakarra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Kamioien balazten zarata entzun, eta gelditze bat-batekoak zolara igorri ditu zuetarik batzuk.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 20. orr.

Deiadarrek bost minutuko jarduera gelditze batera deitu zituzten herritarrak.  Berria - Mundua   2004-02-22

Guduen gelditze hori zuten beren lehenbiziko kezka.  Herria   2003-05-08

Aste haundia ez dugu ahantziko aipatzea, HERRIAk bi aste gelditze izan baditu ere arte hortan.  Herria   2003-09-04

2 geldialdia.

Gaur astezkena, hegazkina hartzen dugu Montevideo-Uruguai-rat buruz, lehenik Buenos Airesen gelditze bat eginik.  Herria   2005-09-01

Mendian gelditze bat izanen baita elgarrekin bazkaiteko.  Herria   2003-06-05

Azkenik izan baitut orai gelditze bat, osagarrizko gelditze ttipi bat zonbait egunez.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gelditze bat (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus