Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gelditu, geldi, gelditzen (20252 agerraldi, 281 liburu eta 4664 artikulutan; ETCn 133.892 agerraldi) 1 da-du ad zebilena edo higitzen zena gehiago ez ibili; ibili edo higi dadin eragotzi. ik geratu; baratu.

Espaloian gelditu nintzen, dar-dar batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 149. orr.

Monak pauso batzuk eman eta nire parean gelditu zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 103. orr.

Bigarren ilaran gelditu ginen berriz, espaloi ondoan aparkatzeko leku aski eta abasto izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Diskoa gelditu egin da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Bidez zihoala, bidelagunei aurrera joaten utzi eta gelditu egiten zen, inspirazio berria gozatu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Gelditu eta simaur harekin zer egin eztabaidatzen hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 322. orr.

Irten aurretik, amak gelditu zuen.  Juan Garzia   «Pedro P?ramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Ez ninduten gelditu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

ik geldiarazi.

Gondola ibai ertzean geldi zezaten erregutu [nuen].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 108. orr.

Atezainak 13 jaurtiketa gelditu zituen lehenengo zatian.  Berria - Kirola   2004-11-14

Gazteak aurreneko zartada gelditu zuen, eta segidan gorputza atzerantz makurtu zuen bigarrenari ixkin egiteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 11. orr.

Hemen ere badira pobreak, jende koloreduna, iluna, zu baino ilunagoak behintzat, aireportuko pasaporte kontrolean gelditu dutena bezalakoak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Lantegi handiaren kanpoaldean, azienda biltzen duten esparruaren gainetik begiratzera gelditu ginen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Elixabet eta Mattin gibeltxago geldituak ziren.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

2 ari zena gehiago ez aritu; ari dadin eragotzi.

Arantxak nahigabe keinua egin dio Imanoli eta hau gelditu egin da une batez, gero jarraitzeko: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.

Haizea altxatu zen eta euria gelditu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Aire girotuaren tresna gelditu egin zelako.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 161. orr.

Zuek lanean jarraitzen baduzue, garabiak gelditu egingo dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

Geldi ezak ba erlojua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Ekintza haren bidez ia urtebetez gelditu genituen makinak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Aste osoa egon da barau Boroako zentral termikoaren obrak geldi ditzaten eskatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Santaliestra gelditu dute; Itoitz ez.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 43. orr.

Harrigarriena bihotza gelditu ez izana izanen zuan halako tratamendua emanda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Denbora gelditu egin da etxe honetan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.

Baina horretan gelditu ziren gure solasak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 150. orr.

Xoko hartan, bazirudien denbora gelditua zela, eta ez bakarrik denbora, mundua ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Euskararen beherakada gelditua dela gaur egun iparraldean.  Herria   2002-12-26

Egoitzaren prestatzeko lanak geldituak izan ziren eta langile guziak beren lankideen bilatzen hasi.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 275. orr.

Gure asmoa beti izan da Itoizko urtegia gelditzea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Gelditu gabe erretzen zuen, zurrupaka, arnasarik hartu gabe, zigarroa edanen balu bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

• 3 da ad dagoen tokian edo egoeran jarraitu.

Erabaki dezazula behingoz zer nahi duzun, joan ala gelditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1124. orr.

–Hemen gelditu beharra dut telefono deiak hartzeko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 104. orr.

Hi, Rudolf, gelditu autoan eta eduki motorra martxan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Gelditu zaitez bazkaltzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.

Bazkaltzera gelditzen ziren bisitariei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Horrexegatik gelditu nintzen iluntasuna noiz ailegatuko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Arratsalde batez, beste kalonje baten etxean afaldu ondoren, bertan gelditu zen gaua pasatzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Geldi zaitez, mesedez, nire gortean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1069. orr.

Baina ez zen luzaro gelditu Alemanian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

-Luzaz geldituko da hemen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Tankeak apurtxo batez txukuntzen gelditu naiz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Baina nik handik Atenasera igorritako telegrama ere erantzunik gabe gelditu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

Ez dira hortan gelditu desmasiak.  Herria   2004-09-09

Beharrik gauzak hortan gelditu ziren, gehiagoko itsuskeriarik gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.

Lekutan gelditu da Kanten ametsa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Dena bere horretan geldituko balitz...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

Penatua omen, jakinik ez nintzela Normandian gelditua...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

Zer pentsatzen duzu? Ameriketan gelditzea?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

-Eta ez litzateke hobe biendako ni egunkarian gelditzea?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

4 aipatzen den egoeran gertatu.

Isilik gelditu nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 34. orr.

Gero, tenplua hutsik gelditu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Florenti begira gelditu zen Claude jakin-minez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.

Madarika zaitzana, ez da zigorrik gabe geldituko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.

Quenu pentsakor gelditzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Eta tonto-kontentu gelditu zen galdera zorrotz ustea egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Bere onera etorri ezinda gelditu da.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 29. orr.

Eta joan eta bigarren gelditu zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

Izan ere, umezurtz gelditu gara, aitarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Haurdun gelditu zen andrea luzaro gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Horretan ere barregarri gelditu gaituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Erne zeudenak txunditurik gelditu ziren eta lo zeudenak ikaraz esnatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Bat-batean sendaturik gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Erabat ahuldurik, mugitzeko gauza ez zela gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Lehengo baserritarrari kalea urrutitxo gelditzen bazitzaion, gaurkoari etxea gelditu zaio urruti.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Blanco euskal presoa aske gelditu da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Aurrerantzean ordu arteko oinaze guztietatik libre gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 866. orr.

Batzuk hartu dituzten jipoiengatik betiko herren gelditu dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

Hiri haren izen bitxia gogoan irarrita gelditu zitzaidan: Stalingrado.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 288. orr.

Lan hori zirriborroan gelditu zela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Hasierako programa bertan behera gelditu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Lehen sententziarekin argi gelditu zen jokoa zein zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 71. orr.

1993. urtean agerian gelditu zen zatiketak gaur egun arte iraun du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Mendietan dauden hainbat herri bakartuta gelditu dira.  Berria - Harian   2005-01-27

Baina hori guztia hutsean gelditu da ondoren egin diren urratsekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Herria erdi hutsa gelditua zen egun haietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Erantzun ezinik gelditzea behin-betiko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.

"Akats tipografikoarena" kontatu nion, gezurti gelditzeko beldurrik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

5 (zati bat-edo kendu ondoren)

Zazpi elizetatik bi gelditzen dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Hor poste zaharrak gelditu dituk...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Etxea eta lorategia baizik ez zen gelditu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Ez gazte, ez heldu, ez zahar... zer gelditzen zaigu?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Oraindik Afrikan tuaregik edo Australian aborijenik gelditzen den neurrian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Burua bakarrik gelditu zitzaion agerian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Nire buruan lurpeko babestoki itogarria errotik inarrosten zuten leherketen hotsa baizik ez da gelditu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Ibai bazterreko alde horretan oraino gelditzen diren baratze bakanetariko baten pareko bazterbide estuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Erdia gelditzen zitzaion kasik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Zutitu eta, gelditzen zitzaidan indar apurraz, bildu nituen mahai gaineko guztiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Hor dauzkagu herri-tradizio edo toponimian gelditu diren arrastok.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Iduri luke lehengo ezinikusitik zerbait gelditu zaigula, anitzi bederen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

Tabako-zetaka horixka ezabaezin bat gelditu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Akidura larri bat besterik ez zitzaidan gelditu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Burdina elkartu eta nabarra osatu zen, eta ez zen hausturaren arrastorik ere gelditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Orioko fabriketan lan egiten zuen gizonik ez zen gelditu apustua ikusi gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

Eta bi borobil beltz haien oroitzapena geldituko zait ene barne behin betikoz ilunduan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

6 zerbait hitzartu; hitzordu bat berbatu.

Telefonoz deitu zenion zoriontzeko, baina ez zineten kafe bat hartzeko edo zinera joateko gelditu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.

Ez duzu gaur gauean nirekin gelditu nahi?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 193. orr.

7 (era burutua izen gisa) ik geldiketa.

Hooch andreak penalti bana eman zien bi taldeei, eta Woodek beste gelditu ikusgarri bat egin zuenez, berrogei eta hamar utzi zuen markagailua Gryffindorren alde.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 251. orr.

Amoroso brasildarrak buruz errematatu eta Albertok egundoko gelditua egin zuen.  Berria - Kirola   2004-12-23

8 (osagaiekin)

Bidean beti izaten baitzen non gelditua eta zer ikusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

9 -tik gelditu –i utzi.

Bolaluma nire aginduak obeditzetik gelditu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Erretzetik gelditu zen [Kristina], eta halaberean niri etxean debekua ezarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

-Hobe duzu edatetik gelditu -ohartarazi nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 42. orr.

Ez nekien xuxen zer gertatu zitzaidan baina beldurraren beldurrez ez nintekeen negar egitetik geldi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Ahots lodi eta ozeneko gizona kantatzetik gelditu zen eta txalo batzuk aditu ziren.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 45. orr.

Gisa horretan bizi zen, ergelkeriak egitetik gelditu gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.

Eta zazpigarren egunean lanetik gelditu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.

Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Baina aitzina segitu nuen harekin gau eskolan, horrela etxean laguntza ederra ekartzen ahal baigenien burrasoeri, ikastetik sobera goizik gelditu gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 204. orr.

Lanetik geldituak diren herritarrek.  Herria   2003-10-02

· Geroztik lanetik gelditurik eta hein bat pixkorturik herriko harat hunatetan parte hartzen zuen.  Herria   2003-03-10

10 gelditurik (83 agerraldi, 34 liburu eta 23 artikulutan; ETCn 292 agerraldi)

-Barkatu -esan zuen Pepponek, gelditurik-. Bidaia-ontzi zahar ospetsu bat zegoen Nevan gelditurik, Aurora izenekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Horretan, besteak, bat-batean gelditurik, eskutik heldu zion, eta eskua indarrez estutuz, ahopeka galdetu zion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Goitika egon nintzen puska batean, ezin gelditurik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Eta etxe hartan gelditurik, jan eta edan bezate bertan daukatenetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Egunen laburtzea gelditurik, hurbilduko direla goxo goxoki udaberriko edertasunak.  Herria   2003-12-25

Jaurenean, denbora gelditurik baratu zen, oren zenbaitez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Gaztetan alargun gelditurik, Erroman bizi izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.

Bost hilabetez gelditurik egon ondoan, aldizkaria berriz ere agertzen da laguntza batzuri esker.  Herria   2005-05-05

· Dama bizkor igo zen etxe aurrean geldituriko kalesako oin-oholetan gora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Etxe hondakinen artean berriro erabiltzeko moduan geldituriko adreiluak bildu eta garbitzea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Izotza sortu zen garaian bertan harrapaturik geldituriko aire burbuilak ziren zientzialarien helburua.  Berria - Gaiak   2004-11-07

11 geldituta (95 agerraldi, 37 liburu eta 46 artikulutan; ETCn 973 agerraldi)

Bi auto beltz zeuden Weberren etxearen parean geldituta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Kontrolgune horretan geldituta zegoen autobus bat jo zuen 18.000 litro erregai zeramatzan kamioi batek.  Berria - Mundua   2004-06-26

Gizehn geldituta zeuden karabanak aspaldian, aurrera egin ezinik, gerra noiz bukatuko zain.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 210. orr.

Bareak, geldituta, burua batera eta bestera jiratu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.

Denda itxi bateko erakusleiho baten aurrean geldituta, ordea, ikusi nuen zerk beldurtzen zituen oinezko haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Erlojua geldituta neukala erantzun nion atzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Pitzadurak paretan eta betetze lanak geldituta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

· Zigarro bat kendu nion nire eskura gelditutako paketeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Baina ez zegoen grabaziorik, soilik nire oroimenean gelditutako hitzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Zer sentipen eta portaera dituen txikitan itsu gelditutako pertsonak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Arian-arian gelditutako denbora zehaztugabe batean kokatzen zituen Kafkak bere ipuin laburrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.

36ko gudua piztu aurretik hil baitzen Txirrita, gerran semerik ez galtzearren mutilzahar gelditutakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 103. orr.

Guztira, zokoetako ilunbean gelditutakoak gorabehera, hogeita hemeretzi kontatzen ditu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Ez baita alderik ebakitako haragiaren eta osorik gelditutakoaren artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Eta autoa gelditutakoan, nire aldeko kristalaren kontra ezartzen dituzte muturrak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 213. orr.

12 ezin geldituzko (ETCn 21 agerraldi) izlag

Mundu hau aintzina doa ezin geldituzko abiadura gaitzean eta gu, erdian, galduak gira.  Herria   2001-01-11

Elur pilota txikia, maldan behera jirabiraka jaitsi ahalean, gero eta handiago bihurtzen da, ezin geldituzko abiadura hartuta. ziztu bizian igarotzen ziren, ezin geldituzko zurrunbilo itsugarri batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Bakarrik uhinen ezin geldituzko barranbak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Eta badugu, gainera, sentipena irudi horiek ez ote zaizkigun ari gure eguneroko bizitzan [...] geroz eta leku gehiago hartzen, irudi-jarioa ezin geldituzkoa ez ote den bihurtzen ari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agerian gelditu (137); agerian gelditu da (44); agerian gelditu zen (41); agerian gelditu ziren (8); aho zabalik gelditu (11); aht gelditu (49); airean gelditu (11); aitzinean gelditu (17); aldiz gelditu (8); argi gelditu (72); argi gelditu da (31); argi gelditu zen (26); arte gelditu (15); artean gelditu (10); aske gelditu (57); aske gelditu zen (23); aske gelditu ziren (12); at gelditu (19); atarian gelditu (27); atarian gelditu zen (9); ate aurrean gelditu (16); atean gelditu (15); atzean gelditu (48); atzean gelditu da (10); atzera gelditu (11); aukerarik gabe gelditu (11); aurre gelditu (8); aurrean gelditu (141); aurrean gelditu da (9); aurrean gelditu eta (11); aurrean gelditu nintzen (10); aurrean gelditu zen (62); aurrean gelditu ziren (14); aurrez aurre gelditu (8); autoa gelditu (19); azpian gelditu (21)

baina gelditu (15); bakar bakarrik gelditu (8); bakarra gelditu (8); bakarrik gelditu (149); bakarrik gelditu da (10); bakarrik gelditu ginen (8); bakarrik gelditu ginenean (8); bakarrik gelditu nintzen (13); bakarrik gelditu zen (25); bakarrik gelditu ziren (15); barik gelditu (8); barregarri gelditu (17); barruan gelditu (17); bat batean gelditu (37); bat ere gelditu (11); bat gelditu (58); bat gelditu zen (15); batean gelditu (124); batean gelditu egin (10); batean gelditu eta (12); batean gelditu zen (33); batean gelditu ziren (13); batekin gelditu (11); baten aurrean gelditu (34); baten ondoan gelditu (9); batera gelditu (12); batez gelditu (22); batez gelditu zen (8); bazterrean gelditu (14); begira begira gelditu (16); begira gelditu (239); begira gelditu da (11); begira gelditu ginen (9); begira gelditu nintzen (15); begira gelditu zaio (11); begira gelditu zen (68); begira gelditu ziren (15); begira gelditu zitzaidan (19); begira gelditu zitzaion (20); beha gelditu (27); behera gelditu (154); behera gelditu da (25); behera gelditu dira (10); behera gelditu zen (50); behera gelditu ziren (21); berean gelditu (13); berehala gelditu (18); berriro gelditu (10); bertan behera gelditu (152); bertan gelditu (109); bertan gelditu eta (13); bertan gelditu zen (28); bertan gelditu ziren (17); bete hortz gelditu (11); beterik gelditu (11); bezala gelditu (40); bezala gelditu zen (9); bide erdian gelditu (8); bidean gelditu (19); bigarren gelditu (11); bihotza gelditu (11); bizirik gelditu (20); da gelditu (30); dena gelditu (11); denbora gelditu (16); dira gelditu (10)

edo gelditu (8); egin gabe gelditu (12); eginda gelditu (9); egiteko gelditu (8); egitetik gelditu (12); eman gabe gelditu (8); erabat gelditu (13); erdian gelditu (30); erdian gelditu eta (8); erdibidean gelditu (10); ere gelditu (66); ere gelditu egin (11); ertzean gelditu (14); eserita gelditu (17); eserita gelditu nintzen (8); esku gelditu (28); esku gelditu zen (8); eskubiderik gabe gelditu (10); esperoan gelditu (8); eta bakarrik gelditu (10); eta begira gelditu (9); eta bertan gelditu (35); eta garbi gelditu (8); eta gelditu (81); eta gelditu egin (36); eta gelditu gabe (8); eta gustura gelditu (8); eta han gelditu (26); eta hantxe gelditu (20); eta isilik gelditu (8); eta lur gelditu (28); eta zain gelditu (13); eta zur gelditu (40); etxean gelditu (58); etxean gelditu eta (8); etxerik gabe gelditu (13); etzanda gelditu (12); ez da gelditu (24); ez gelditu (33); ez zekiela gelditu (12); ez zela gelditu (10); ez zen gelditu (44); ez ziren gelditu (14); ezerezean gelditu (8); ezin gelditu (10); ezinda gelditu (8); ezinik gelditu (24); gabe gelditu (353); gabe gelditu da (30); gabe gelditu dela (9); gabe gelditu den (8); gabe gelditu dira (35); gabe gelditu diren (18); gabe gelditu direnak (9); gabe gelditu zen (58); gabe gelditu ziren (43); gainean gelditu (19); garbi gelditu (36); garbi gelditu da (11); garbi gelditu zen (14)

gelditu ahal (29); gelditu ahal izateko (22); gelditu arren (12); gelditu arte (35); gelditu aurretik (10); gelditu bada (13); gelditu baino (12); gelditu baita (12); gelditu baitira (16); gelditu baitzen (30); gelditu baitziren (19); gelditu balitz (12); gelditu barik (10); gelditu behar (206); gelditu behar da (10); gelditu behar du (11); gelditu behar izan (62); gelditu behar izaten (8); gelditu beharko (34); gelditu beharko du (9); gelditu beharra (25); gelditu beharrean (16); gelditu bere (8); gelditu da (664); gelditu da eta (18); gelditu dela (65); gelditu delako (12); gelditu den (80); gelditu dena (20); gelditu dira (304); gelditu dira eta (9); gelditu direla (38); gelditu diren (86); gelditu direnak (28); gelditu du (14); gelditu duk (9); gelditu dute (14); gelditu edo (10); gelditu egin (372); gelditu egin behar (12); gelditu egin da (40); gelditu egin dira (8); gelditu egin nintzen (24); gelditu egin zela (8); gelditu egin zen (185); gelditu egin ziren (44); gelditu egingo (15); gelditu egiten (72); gelditu egiten da (23); gelditu egiten zen (21); gelditu ere (26); gelditu eta (335); gelditu eta gero (9); gelditu ez (27); gelditu ezean (9); gelditu ezinik (14)

gelditu gabe (195); gelditu gara (43); gelditu ginen (144); gelditu ginenean (11); gelditu gira (10); gelditu hemen (21); gelditu izan (29); gelditu izana (18); gelditu nahi (98); gelditu nahi ez (12); gelditu nahi izan (8); gelditu naiz (99); gelditu ninduan (17); gelditu nintzaion (11); gelditu nintzen (357); gelditu nintzen eta (11); gelditu nintzenean (10); gelditu ohi (12); gelditu omen (16); gelditu omen zen (8); gelditu ondoren (35); gelditu orduko (10); gelditu ostean (8); gelditu ote (10); gelditu zaigu (13); gelditu zaio (31); gelditu zait (24); gelditu zaizkit (9); gelditu zara (39); gelditu zarete (9); gelditu zela (78); gelditu zelako (13); gelditu zelarik (16); gelditu zen (1872); gelditu zen agerian (13); gelditu zen arte (12); gelditu zen atzo (20); gelditu zen bere (13); gelditu zen bizitzen (9); gelditu zen eta (71); gelditu zen hori (9); gelditu zen hura (8); gelditu zen ruche (8); gelditu zen une (19); gelditu zen zutik (9); gelditu zena (9); gelditu zenean (45); gelditu zinen (15); gelditu zirela (30); gelditu zirelarik (8); gelditu ziren (754); gelditu ziren atzo (16); gelditu ziren denak (14); gelditu ziren eta (11); gelditu zirenak (12); gelditu zirenean (18); gelditu zituen (22); gelditu zituzten (10); gelditu zitzaidan (57); gelditu zitzaien (10); gelditu zitzaigun (10); gelditu zitzaion (80); gelditu zitzaizkidan (12); gelditu zitzaizkion (15); gelditu zuan (9); gelditu zuen (50); gelditu zuten (23)

gero gelditu (12); gustura gelditu (54); gustura gelditu ziren (14); guztiak gelditu (8); hala gelditu (8); han gelditu (96); han gelditu zen (26); han gelditu ziren (14); hantxe gelditu (65); hantxe gelditu nintzen (10); hantxe gelditu zen (26); hari begira gelditu (13); harrapatuta gelditu (19); harritua gelditu (10); harriturik gelditu (55); harriturik gelditu zen (22); harriturik gelditu ziren (20); harrituta gelditu (57); harrituta gelditu nintzen (12); harrituta gelditu zen (22); harrituta gelditu ziren (11); hartan gelditu (17); haurdun gelditu (47); haurdun gelditu eta (9); haurdun gelditu zen (20); hemen gelditu (50); herrian gelditu (9); hilik gelditu (8); hitzik gabe gelditu (19); hondatuta gelditu (8); hor gelditu (25); hori gelditu (11); horregatik gelditu (9); horrela gelditu (13); horretan gelditu (53); horretan gelditu da (8); horretan gelditu zen (12); hortan gelditu (36); hortz gelditu (11); hutsean gelditu (23); hutsik gelditu (16); isilik gelditu (132); isilik gelditu nintzen (11); isilik gelditu zen (44); isilik gelditu ziren (12); izuturik gelditu (8); jasota gelditu (14); jaurtiketa gelditu (9); jerusalemen gelditu (8); jota gelditu (16); jota gelditu zen (9); kalean gelditu (11); kanpo gelditu (75); kanpo gelditu da (13); kanpo gelditu dira (9); kanpo gelditu zen (10); kanpoan gelditu (48); kanpora gelditu (16); konforme gelditu (18); kontent gelditu (11); kontra gelditu (8); lanik gabe gelditu (8)

lasai gelditu (13); libre gelditu (30); libre gelditu zen (9); lo gelditu (47); lo gelditu zen (14); lotuta gelditu (9); lur gelditu (30); lur gelditu zen (12); lur gelditu ziren (11); lur jota gelditu (9); motz gelditu (12); mutu gelditu (24); mutu gelditu zen (10); nabarmen gelditu (15); nintzen gelditu (12); niri begira gelditu (9); nola gelditu (19); non gelditu (19); obrak gelditu (8); ondo gelditu (19); ondoan gelditu (71); ondoan gelditu da (8); ondoan gelditu eta (8); ondoan gelditu zen (23); ondoan gelditu ziren (11); orduan gelditu (9); oso gustura gelditu (15); oso urrun gelditu (9); parean gelditu (28); parean gelditu zen (14); penetan gelditu (11); pentsakor gelditu (27); pentsakor gelditu zen (13); pozik gelditu (18); samar gelditu (8); seko gelditu (19); seko gelditu zen (11); so gelditu (28); suntsituta gelditu (10); tokian gelditu (8); trena gelditu (14); txiki gelditu (17); txunditurik gelditu (18); txunditurik gelditu zen (10); txundituta gelditu (18); txundituta gelditu zen (9); umezurtz gelditu (13); une batez gelditu (12); urrun gelditu (26); urruti gelditu (10); zabalik gelditu (14); zain gelditu (117); zain gelditu da (10); zain gelditu nintzen (8); zain gelditu zen (25); zain gelditu ziren (9); zehaztuta gelditu (12); zekiela gelditu (12); zekiela gelditu zen (11); zela gelditu (14); zen gelditu (50); zergatik gelditu (15); zertan gelditu (10); zintzilik gelditu (8); ziren gelditu (14); zuela gelditu (9); zuen gelditu (9); zur gelditu (40); zur gelditu nintzen (8); zur gelditu zen (18); zur gelditu ziren (8); zutik gelditu (32); zutik gelditu zen (16)

bizirik geldituak (23); bizirik geldituek (8); gabe gelditua (11); gelditua da (8); gelditua zen (43); geldituak ziren (14)

agerian geldituko (22); agerian geldituko da (9); arte geldituko (14); aske geldituko (17); bakarrik geldituko (20); bat geldituko (14); behera geldituko (33); bertan behera geldituko (32); bertan geldituko (16); bezala geldituko (8); bizirik geldituko (16); bizirik gelditutako (10); da geldituko (19); ere geldituko (13); esku geldituko (28); esku geldituko da (12); eta garbi geldituko (9); eta kutsaturik geldituko (18); etxean geldituko (12); ez da geldituko (18); gabe geldituko (84); gabe geldituko da (9); gabe geldituko dira (8); garbi geldituko (28); garbi geldituko da (17); geldituko baita (11); geldituko balitz (18); geldituko da (293); geldituko da arratsera (26); geldituko da eta (10); geldituko dela (36); geldituko den (24); geldituko dira (141); geldituko direla (26); geldituko diren (16); geldituko duk (10); geldituko ez (9); geldituko gara (26); geldituko haiz (9); geldituko lirateke (15); geldituko litzateke (47); geldituko naiz (41); geldituko nintzateke (11); geldituko nintzela (16); geldituko nintzen (9); geldituko ote (24); geldituko zara (38); geldituko zarete (12); geldituko zela (43); geldituko zen (46); geldituko zirela (9); geldituko ziren (20); geldituz gero (32); han geldituko (13); hemen geldituko (36); hementxe geldituko (9); horretan geldituko (9); hortan geldituko (17); hutsean geldituko (8); hutsik geldituko (18); hutsik geldituko da (8); kanpo geldituko (18); kanpoan geldituko (12); kutsaturik geldituko (44); kutsaturik geldituko da (37); zain geldituko (10)

bakarrik gelditzea (8); behera gelditzea (17); bertan behera gelditzea (17); bertan gelditzea (9); etxean gelditzea (9); ez gelditzea (18); gabe gelditzea (15); gelditzea da (9); gelditzea erabaki (38); gelditzea erabaki zuen (13); gelditzea eta (22); gelditzea lortu (18); gelditzea nahi (11); hemen gelditzea (9); zain gelditzea (11)

aske gelditzeko (10); behera gelditzeko (17); berehala gelditzeko (8); bertan behera gelditzeko (17); bertan gelditzeko (14); eta gelditzeko (10); etxean gelditzeko (9); ez gelditzeko (30); gabe gelditzeko (20); gelditzeko agindu (25); gelditzeko agindua (18); gelditzeko agindua eman (11); gelditzeko arriskua (27); gelditzeko asmorik (12); gelditzeko aukera (16); gelditzeko beldurrez (8); gelditzeko edo (8); gelditzeko esan (18); gelditzeko eskatu (55); gelditzeko eskatzen (10); gelditzeko eta (19); gelditzeko keinua (9); gelditzeko prest (9); haurdun gelditzeko (8); hemen gelditzeko (10); hortan gelditzekoa (13); kanpo gelditzeko (8); lanak gelditzeko (9)

agerian gelditzen (42); agerian gelditzen ari (11); agerian gelditzen da (12); aitzinean gelditzen (14); argi gelditzen (13); asko gelditzen (26); at gelditzen (9); atzean gelditzen (34); atzera gelditzen (9); aurrean gelditzen (15); azalean gelditzen (8); baino gelditzen (9); baizik gelditzen (13); baizik gelditzen ez (8); bakarra gelditzen (12); bakarrik gelditzen (53); bakarrik gelditzen da (11); bat gelditzen (61); bat gelditzen da (21); batean gelditzen (15); batzuk gelditzen (11); begira gelditzen (27); behera gelditzen (19); berean gelditzen (11); bertan behera gelditzen (19); bertan gelditzen (15); besterik gelditzen (14); beti gelditzen (17); beti gelditzen da (9); bezala gelditzen (22); bi partida gelditzen (8); bizirik gelditzen (18); da gelditzen (64); dira gelditzen (30); egiteko gelditzen (9); egun gelditzen (10); ere gelditzen (19); esku gelditzen (17); esku gelditzen da (8); eta gelditzen (48); etxean gelditzen (20); ez da gelditzen (52); ez dira gelditzen (23); ez zaio gelditzen (10); ez zait gelditzen (10); ez zen gelditzen (33); ez ziren gelditzen (19); ezer gelditzen (9); gabe gelditzen (92); gabe gelditzen da (10); gabe gelditzen dira (14); gabe gelditzen diren (9); gain gelditzen (8); garbi gelditzen (12)

gelditzen ahal (19); gelditzen al (10); gelditzen ari (47); gelditzen ari da (16); gelditzen bada (31); gelditzen badira (9); gelditzen baita (30); gelditzen baitira (10); gelditzen baitzen (12); gelditzen bazen (13); gelditzen da (441); gelditzen da eta (17); gelditzen dela (63); gelditzen delako (9); gelditzen delarik (9); gelditzen den (144); gelditzen dena (43); gelditzen denean (18); gelditzen dira (284); gelditzen dira eta (12); gelditzen dira liga (8); gelditzen dira oraindik (8); gelditzen direla (45); gelditzen direlako (8); gelditzen diren (147); gelditzen direnak (29); gelditzen direnean (9); gelditzen direnek (11); gelditzen du (8); gelditzen duk (11); gelditzen eta (19); gelditzen ez (66); gelditzen ez den (14); gelditzen gara (27); gelditzen ginen (10); gelditzen gira (10); gelditzen hasi (16); gelditzen naiz (35); gelditzen nintzen (33); gelditzen omen (10); gelditzen saiatu (10); gelditzen zaidan (17); gelditzen zaie (9); gelditzen zaigu (22); gelditzen zaigun (16); gelditzen zaio (35); gelditzen zaion (31); gelditzen zait (23); gelditzen zaizkidan (9); gelditzen zaizkigun (8); gelditzen zaizkio (22); gelditzen zaizkion (23); gelditzen zaizkit (13); gelditzen zaizun (9); gelditzen zara (14); gelditzen zela (39); gelditzen zen (199); gelditzen zena (9); gelditzen zenean (18); gelditzen zirela (9); gelditzen ziren (143); gelditzen zirenak (9); gelditzen zirenean (8); gelditzen zitzaidan (22); gelditzen zitzaien (13); gelditzen zitzaigun (10); gelditzen zitzaion (33); gelditzen zitzaizkion (23)

guti gelditzen (15); gutxi gelditzen (18); gutxiago gelditzen (9); han gelditzen (24); hantxe gelditzen (10); haurdun gelditzen (8); hemen gelditzen (23); herrian gelditzen (21); hilabete gelditzen (9); hor gelditzen (15); horretan gelditzen (9); hortan gelditzen (11); hutsik gelditzen (10); isilik gelditzen (18); kanpo gelditzen (32); kanpo gelditzen dira (9); kanpoan gelditzen (16); libre gelditzen (17); lo gelditzen (18); mailan gelditzen (8); motz gelditzen (13); nola gelditzen (12); non gelditzen (12); oraindik gelditzen (11); parean gelditzen (11); partida gelditzen (17); penetan gelditzen (12); penetan gelditzen den (10); trena gelditzen (9); urrun gelditzen (19); urruti gelditzen (11); zaie gelditzen (8); zain gelditzen (23); zaio gelditzen (10); zait gelditzen (10); zen gelditzen (35); zer gelditzen (23); zerbait gelditzen (11); zertan gelditzen (8); ziren gelditzen (21); zutik gelditzen (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus